35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

2022ko tasak eta prezio publikoak

Honako honen bidez jakinarazten da Erriberriko Udalak, 2021eko azaroaren 18ko bilkuran, hasiera batez onetsi zituela 2022an indarrean egonen diren tasak eta prezio publikoak. Espedientea jendaurrean egoteko epea igarota, inork ez du haren kontrako alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu, eta, beraz, hasierako onespena behin betikotzat jo behar da. Hona hemen tasen eta prezio publikoen zenbatekoak:

2022ko TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

3. ordenantza

Agiriak luzatu eta tramitatzea:

–Ezkontza zibilaren espedienteak tramitatzea: 125 euro.

–Fotokopiak egitea:

KOLORETAN

ZURI-BELTZEAN

DIN-A4

(euroak)

DIN-A3

(euroak)

DIN-A4

DIN-A3

(euroak)

Herritarrentzat, oro har

1,20

2,00 (bi aldeak)

2,50

4,00 (bi aldeak)

0,20

0,40

Interes sozialeko elkarteentzat

0,60

1,00 (bi aldeak)

1,20 euro

2,00 (bi aldeak)

0,10

0,20

Agirien fotokopiak liburutegian

0,60

1,00 (bi aldeak)

1,20

2,00 (bi aldeak)

0,10

0,20

–Arma txartelak: 11,00 euro.

–CDen kopia: 5,00 euro.

–Faxa (bidalitako orri bakoitza): 2,65 euro.

–Faxa (jasotako orri bakoitza): 0,50 euro.

–Ziurtagiri ofizialak: 5,00 euro.

–Lurzatien gaineko zedulak: 2,80 euro.

–Agiriak luzatzea, artxiboetan bilatzeko lana behar denean: 38,00 euro eta, gainera, egiten diren kopien prezioa (esaterako, obra-proiektuen kopiak egiten direnean).

–Udal akreditazioko txartelen kopiak ematea: 6,75 euro.

–Agiriak konpultsatzea:

  • 5 orri bitarte: 3,00 euro orriko.
  • 5 orri baino gehiago: 2,55 euro orriko.

–Ordainagirien kopia: 2,55 euro.

–Sinaduren egiaztapena: 5,50 euro agiriko.

–Joan-etorria eskatzen duten agirien kopia. Kopiaren gastuak, joan-etorriak eragindako gastuak eta emandako denborari dagozkion soldata-kostuak kobratuko dira.

Obra-lizentziak emateak eta erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa behar duten hirigintzako egintzen kontrol jarduketek tasa hauek izanen dituzte:

–Jarduera sailkatuetarako lizentziak:

  • Aplikatu beharreko tarifa jarduerak hartuko duen azalera eraiki osoaren arabera ezartzen da, hura garatzeko beharrezkoak diren lokal erantsi guztiak barne.
  • Handitzeko lizentziaren berrikuspenen kasuan, handitze horri dagozkion m²ak bakarrik zenbatuko dira.
  • Jarduerak aldatzen direnean beste jarduera bati lotutako azalera beraren barnean, lizentziaren berrikuspenean aldaketa horrek ukitzen dituen metroak bakarrik hartuko dira kontuan.

Beharrezko txosten teknikoen kostuari zenbateko hauek gehituko zaizkio:

–Ukitutako azalera, 50 m² bitarte: 630,00 euro.

–51 metrotik gora, soberakinak honako eskala honen arabera ordainduko du zerga, lokalen guztizko azaleraren arabera:

  • 51tik 100 m²-ra bitarteko lokalak: 3,075 euro/m².
  • 101etik 400 m²-ra bitarteko lokalak: 1,72 euro/m².
  • 401etik 2,500 m²-ra bitarteko lokalak: 1,35 euro/m².
  • 2,501 m²-tik gorako lokalak: 1,13 euro/m².
  • Edonola ere, gehienez 2.965,00 euro ordainduko dira.

–Jarduera sailkatu gabeetarako lizentziak: 58,00 euro.

–Obra-lizentziak:

  • Obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,5; gutxienez 37,00 euro.

–Banantzeko lizentzia.

  • 37,00 euro ondoriozko lurzatiko.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak:

  • Obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,1; gutxienez 37,00 euro.

4. ORDENANTZA

Establezimenduak ireki eta eskualdatzea

(lokalaren m² erabilgarrien arabera)

–Establezimenduak irekitzea:

  • 100 m²-ra bitarte: 193,54 euro/m².
  • 101etik 400 m²-ra bitarte: 247,23 euro/m².
  • 401etik 1.000 m²-ra bitarte: 355,68 euro/m².
  • 1.000 m² baino gehiago: 540,56 euro/m².

–Establezimenduak eskualdatzea:

  • 63,55 euro.

5. ORDENANTZA

Prezio publikoak zangak eta zoladurak irekitzeagatik

–1 m-tik beherako zabalera: 1,025 euro metro linealeko egunean.

–1 m-ko zabalera edo gehiago: 1,87 euro metro linealeko egunean. (Lehen 10 egun naturaletan. 11. egunetik aurrera tasa bikoiztu eginen da).

6. ORDENANTZA

Prezio publikoak kirol, aisialdi eta kultur instalazioak erabiltzeagatik

6. ordenantzako tasak kobratzeari dagokionez, erroldan gutxienez 6 hilabete daramatzatenak bakarrik hartuko dira erroldatutzat.

A) Udal kiroldegia.

–Kiroldegiko pista estalia:

  • Bazkideak: 23,35 euro orduko eta taldeko, argia barne.
  • Bazkide ez direnak: 48,20 euro orduko eta taldeko, argia barne.
  • Kirol talde federatuak, udal kiroldegiko pistak entrenamenduko kirol jarduerarako eta lehiaketetako partiduetarako erabiltzen dituztenak: 25,00 euro urtean.

–Kanpoko pistak (futbitoa, padela, tenisa):

  • Erabiltzaileak (bazkideak eta bazkide ez direnak): 5,10 euro orduko (taldea).
  • Enpresa kudeatzailearen jarduerek okupatzen ez dituzten kiroldegiko aretoak erabiltzea: 14,00 euro orduko.

–Tokiko esparruko irabazi-asmorik gabeko erakunde sozial edo kulturalek kanpoko pistak erabiltzea: 10,25 euro egun bakoitzeko.

–Kiroldegiko abonuak:

1. Eguneko sarrera:

ADINA

EGUN OSOA

16 urtetik gora

5,00 euro

9tik 15 urtera bitarte

4,00 euro

3tik 8 urtera bitarte

2,30 euro

2. Abonuak:

ADINA

ABONUAK

Hilabetea

(eurotan)

Hiru hilean behingoa

(euroak)

Urtekoa

(Euroak)

65 urtetik gorakoak

23,00

44,00

157,30

19tik 65 urtera bitarte

27,50

54,00

195,00

16tik 18 urtera bitarte

23,40

44,00

157,30

9tik 15 urtera bitarte

12,00

23,00

45,00

3tik 8 urtera bitarte

10,25

15,60

26,00

–Matrikulak: 36,00 euro.

–Tasak, udal kiroldegiko armairuak alokatzeagatik: 3,00 euro hilean (aldagela nagusietakoak) eta 2,00 euro hilean (sarrerakoak).

–Hilabeteko abonua eskuratzen denean, ez da matrikularik ordaindu beharko.

–Kiroldegiko kuotak hilabetean edo hiru hilabetean behin ordainduko dira, aurretiaz.

–Familiako abonuak, seme-alaba bat edo bi izanez gero, %15 merkeagoak izanen dira.

–Familia ugarietako kideen abonuetan %50eko deskontua aplikatuko da.

–Langabezian daudela frogatzen duten abonatuek %15eko deskontua izanen dute, eta epea amaitutakoan ordainduko dute, aldi bakarrean.

–16 urtetik gorako abonatuek, ikasleak direlako ziurtagiria aurkezten badute, %15eko deskontua izanen dute.

–%65 baino minusbaliotasun handiagoa dutela frogatzen duten abonatuek %50eko deskontua izanen dute, eta doan izanen da minusbaliatuaren laguntzailearentzat, instalazioak erabiltzen ez baditu.

Oharra: deskontuak ezin dira batera aplikatu, eta, kasu horretan, abonatuarentzat onuragarrien gertatzen dena aplikatuko da.

B) Udako igerilekuak.

1. Abonuak:

ADINA

ERROLDATU GABEAK

DENBORALDIKO PREZIOA (eurotan)

ERROLDATUAK

DENBORALDIKO PREZIOA (eurotan)

HILABETE BAT, ERROLDATUAK

ETA ERROLDATU GABEAK

(eurotan)

65 urtetik gorakoak

78,00

51,50

37,30

19tik 64 urtera bitarte

100,70

66,50

44,80

16tik 18 urtera bitarte

78,00

52,00

37,30

9tik 15 urtera bitarte

57,10

37,30

28,00

3tik 8 urtera bitarte

19,75

12,45

10,25

Abonuetan, hauek %100eko deskontua izanen dute:

  • 3-15 urte bitarteko seme-alabek, baldin gurasoak luzaroko langabeak badira edo gizarteratzeko errenta jasotzen badute, betiere egoera horretan daudela justifikatu ondoren.

–Abonuetan, hauek %50eko deskontua izanen dute:

  • Familia ugariek.
  • %65 baino minusbaliotasun handiagoa frogatzen dutenek, eta doan izanen da minusbaliatuaren laguntzailearendako, igerilekuak erabiltzen ez baditu.

2. 10 sarrerako bonuak (denboraldi osorako balioa dute):

ADINA

ZENBATEKOA

16 urtetik gora

42,00 euro

9tik 15 urtera bitarte

32,00 euro

3tik 8 urtera bitarte

15,60 euro

3. Eguneko sarrerak (arratsaldetzat 16:00etatik aurrera joko da):

ADINA

EGUN OSOA

ARRATSALDEA

16 urtetik gora

6,00 euro

3,50 euro

9tik 15 urtera bitarte

4,00 euro

2,50 euro

3tik 8 urtera bitarte

2,50 euro

1,50 euro

4. Dutxatzeko sarrerak:

Hauentzat izanen dira bakarrik: Erdi Aroko azoketan parte hartzen dutenentzat eta Udalak baimendutako beste talde batzuentzat; 2 euro pertsonako.

C) Udal pilotalekua.

a) Pilotalekuaren erabilera lagatzea, ekitaldiak antolatzeko:

–Irabazi-asmoa duten entitate edo jarduerak: 830,00 euro eguneko; 155,00 euro orduko.

–Irabazi-asmorik gabeko entitate edo jarduerak: 520,00 euro eguneko; 105,00 euro orduko.

–Irabazi-asmorik gabeko gizarte edo kultur erakundeak, tokiko esparrukoak: 10,25 euro egun bakoitzeko.

Lagapen-hartzaileek 300,00 euroko fidantza utzi beharko dute, eta erantzukizun zibileko aseguru bat eduki, kaltegalerak estaltzeko, halakorik sortzen bada.

Erriberriko kultur jardueren erregistroan sartuta dauden erakundeek ez dute fidantzarik jarri beharko:

–Pilotalekua alokatzea herritarrei: 5,5 euro orduko eta taldeko (udal kiroldegiko dutxak edo udako igerilekuetakoak erabiltzeko eskubidea barne).

–Pilotalekua alokatzea kanpotarrei: 10,25 euro orduko eta taldeko (udal kiroldegiko dutxak edo udako igerilekuetakoak erabiltzeko eskubidea barne).

–Udalak antolatzen ez dituen ikastaroak: 3,60 euro ordu bakoitzeko.

D) Udalaren karpa.

Udalaren karparen erabilera lagatzea, ekitaldiak antolatzeko:

–Irabazi-asmoa duten entitate edo jarduerak: 830,00 euro eguneko; 155,00 euro orduko.

–Irabazi-asmorik gabeko entitate edo jarduerak: 520,00 euro eguneko; 105,00 euro orduko.

–Irabazi-asmorik gabeko gizarte edo kultur erakundeak, tokiko esparrukoak: 10,25 euro egun bakoitzeko.

–Ezkontzak / izatezko bikoteen ospakizunak: 130,00 euro (gehienez ere 3 ordu).

Lagapen-hartzaileek 300,00 euroko fidantza utzi beharko dute, eta erantzukizun zibileko aseguru bat eduki, kaltegalerak estaltzeko, halakorik sortzen bada.

Erriberriko kultur jardueren erregistroan sartuta dauden erakundeek ez dute fidantzarik jarri beharko.

E.–Kultur etxea:

ARETO NAGUSIA

(euroak)

GOIKO ARETOAK

(euroak)

Merkataritzako ekitaldiak eta bilerak:

Aretoa erabiltzeko, 90 euroko fidantza jarri beharko da

105,00 ekitaldia egun bakoitzeko

36,00 ekitaldia egun bakoitzeko

Ekitaldi politikoak, hauteskundeetan

0,00

0,00

Kultur ekitaldi hitzartuak

0,00

0,00

Udalak antolatzen ez dituen ikastaro eta jarduerak:

Interes sozialeko elkarteek antolatuak

8,30 ordua

4,30 ordua

Beste batzuk:

14,50 ordua

6,75 ordua

Merkataritzako ekitaldiak eta bilerak egiteko lokalen erreserba egun erdirako edo osorako soilik egiten ahalko da, orduen hainbanaketarik gabe.

–Zinema eta antzerkia:

  • Helduen sarrera (12 urtetik gora): 4,00 euro.
  • Txikien sarrera (3-11 urte): 3,00 euro.
  • 0-2 urte bitarte: sarrera doan.

–Erakusketak:

  • Irabazi-asmoa duten erakusketak (asegurua eta zaindaria, halakorik bada, interesdunaren kontura izanen dira): 10,25 euro egun bakoitzeko.
  • Irabazi-asmorik gabeko erakusketak: 0,00 euro.

Jarduera bat, irabazi-asmokoa nahiz gabekoa, egiteak ekartzen badu atezainak edo haren ordezko udal langileak lan egin behar izatea asteburuetan eta/edo ordutegitik kanpo, prezioak 11,40 euro garestiago izanen dira orduko.

F) San Francisco eskolak.

–Herritar guztientzat antolatutako interes sozialeko jarduerak (irabazi-asmorik gabekoak): ez da ezer ordainduko.

–Interes sozialeko elkarteek antolatutako ikastaroak: 8,30 euro ordu bakoitzeko.

–Bestelakoak: 14,50 euro ordu bakoitzeko.

G) Galerietako eta Txapiteleko erakusketetarako sarrerak.

–Helduak: 1,65 euro pertsonako.

–Adin txikikoak eta taldeak: 1,00 euro pertsonako.

H) Erdi Aroko galeriak erreserbatzea.

Erabilera lagatzea, ekitaldiak antolatzeko:

–Irabazi-asmoa duten erakunde eta/edo jarduerak: 520,00 euro eguneko; 105,00 euro orduko.

–Irabazi-asmorik gabeko erakunde eta/edo jarduerak: 315,00 euro eguneko; 77,00 euro orduko.

–Irabazi-asmorik gabeko gizarte edo kultur erakundeak, tokiko esparrukoak: 10,25 euro egun bakoitzeko.

–Ezkontzak / izatezko bikoteen ospakizunak: 130,00 euro (gehienez ere 3 ordu).

–Filmak filmatzea: lehen egunean 505 euro eguneko; gainerako egunetan 75 euro eguneko.

Lagapen-hartzaileek 300,00 euroko fidantza utzi beharko dute, eta erantzukizun zibileko aseguru bat eduki, kaltegalerak estaltzeko, halakorik sortzen bada.

Erriberriko kultur jardueren erregistroan sartuta dauden erakundeek ez dute fidantzarik jarri beharko.

I) Futbol zelaia.

a) Futbol zelaiaren erabilera lagatzea, ekitaldiak antolatzeko.

–Irabazi-asmoa duten erakunde eta/edo jarduerak: 10,25 euro orduko.

7. ORDENANTZA

Lurgain, lurzoru eta lurpeko aprobetxamendu bereziak

A) Erregai biltontziak lurpe publikoan: 68,50 euro.

B) Baskulak eta deskargalekuak, salmenta automatikoko aparatuak, etab.: 42,20 euro urtean.

C) Kutxazain automatikoak, eremu publikoa okupatzen dutenak: 421,60 euro urtean.

D) Materialak, obra hondakinak, salgaiak eta abar:

–0 m² eta 30 m² bitarte: 0,57 euro/m² eguneko.

–30,10 m² eta 100 m² bitarte: 0,32 euro/m² eguneko.

–100 m²-tik gora: 0,1538 euro/m² eguneko.

–Gutxienekoa: 41,50 euro.

–Garabia: 10,50 euro egun bakoitzeko.

E) Kaleak ixtea: 121,46 euroko zenbateko finkoa, eta laugarren egunetik aurrera, 14,55 euro eguneko.

F) Eremu publikoa okupatzea:

1. Tabernetako mahai eta aulkiak.

–Urte guztia: 100,20 euro mahai bakoitzeko, urtean.

–Kalearen garbitasuna bermatzeko fidantza: 31,20 euro mahai bakoitzeko, urtean.

–Bestelako objektuak paratzea eremu publikoan (kupelak, bankuak, erakustokiak eta abar); gutxienekoa: 1 m²:

  • Urte osorako: 31,20 euro.

Establezimendu berriak ireki edo itxiz gero, irekita dauden seihileko naturalari dagokion tasa ordainduko da bakarrik.

2. Asteroko merkatu txikia, azokak eta erakusketak: 2,05 euro m² bakoitzeko, egunean. Irabazi-asmoa duten erakundeen jarduerak.

3. Santa Brigitaren erromeria:

–Irabazi-asmoa duten tabernak: 82,00 euro.

–Gainerako postuak: 25,60 euro.

4. Erdi aroko azokaren tarifak:

–Nekazaritzako elikagaien saltokiak: 73,00 euro.

–Gainerako saltokiak: 36,40 euro.

5. Lurra okupatzea barrakak, etxolak, jolaskizunak eta feria-saltokiak paratzeko (m² eta egun bakoitzeko): 0,36 euro egun bakoitzeko. (60,00 euroko fidantza eratu beharko da, 175,00 eurokoa izanen dena zirkoentzat).

6. Barrak paratzea bestelako kasuetan (ostalaritzako establezimenduek bakarrik dute horretarako baimena): 52,00 euro eguneko.

7. Eremu publikoa okupatzea jaiegunetan edo ekitaldi berezietan (herriko jaiak, Mahats Bilketaren Eguna, Koleraren Ama Birjinaren jaiak eta abar), ibilgailuen kontzentrazioak...

–Janari postu mugikorrak: 3 egunetarako 52,00 euro eguneko, eta 4. egunetik 10.era bitarte, 31,20 euro eguneko.

–Eremu publikoa beste elementu mugikor batzuez okupatzea: 31,20 euro egun bakoitzeko.

8. Espazioa okupatzea filmak filmatzeagatik.

Honako eskala honen arabera ordainduko da zerga, okupatutako azaleraren arabera:

30 m²-tik 500 m²-ra, 0,10 euro/m²/egun.

501 m²-tik 1.000 m²-ra, 0,09 euro/m²/egun.

1.001 m²-tik 2.000 m²-ra, 0,08 euro/m²/egun.

2001 m²-tik 3.000 m²-ra, 0,07 euro/m²/egun.

3.001 m²-tik gora, 0,06 euro/m²/egun.

G) Autokarabanetarako aparkalekua okupatzea: 2,00 euro 24 ordurako.

H) Erdi Aroko galerien erreserba filmak filmatzeagatik: 505 euro lehen egunean; 75 euro bigarren egunean eta hurrengoetan.

8. ORDENANTZA

Pasabideak

–Bermea, emakidaren plakak itzultzeko: 100 euro.

Bermea itzuliko da plakak itzultzen direnean, egoera onean baldin badaude.

–Kale guztiak: 29,10 euro urtean.

10. ORDENANTZA

Prezio publikoak hilerrian zerbitzuak egiteko

NITXOAK

Eurotan

Euro/urtea

50 urteko kontzesioa

1.418,36

6,83

Mugarik gabeko luzapenak, 15 urtean behin

458,63

HILOBIAK

Hiru solairu

75 urterako kontzesioa

3.463,07

13,77

Luzapen bakarra, 15 urterako

1,035,30

Bi solairu

75 urterako kontzesioa

2.997,19

10,35

Luzapen bakarra, 15 urterako

688,47

Solairu bat

75 urteko kontzesioa

1309,30

6,83

Luzapen bakarra, 15 urterako

458,64

Kolunbarioak

25 urteko kontzesioa

300,23

3,47

10 urteko luzapenak

113,80

Panteoiak

99 urteko kontzesioa

10.330,22

Panteoia, kapera duena edo bi hobi + korridorea: 31,78

Bi hobiko panteoia: 20,70

Hobi bateko panteoia: 13,77

Azkeneko lurperatzearen egunetik aurrera kontatuko da epea.

Aurretik emandako kontzesioei gehitu eginen zaizkie kontzesio urteak, betiere garai hartan emaniko hilobi, panteoi, nitxo edo kolunbario motaren arabera, eta onetsitako urteekin bat.

–Hilerriko udal lokalak erabiltzeagatik, 20,00 euro eguneko.

–Ehorzteko eta gorpuzkinak lekualdatzeko eskubideak: kontratatu den enpresaren kostua jasanaraziko da.

11. ORDENANTZA

Udal lokalak erabiltzeko tasa

–Osoko bilkuren aretoa: 130,18 euro ekitaldiko eta eguneko, gehienez ere 3 ordu.

17. ORDENANTZA

Musika eskolako tasak 2022-2023 ikasturtean

–Matrikula: 62,53 euro.

–Irakasgaia: 22,86 euro.

–Ikasleen hileko ordainketak:

  • Musika eta Mugimendua:

–Astean 45 minutuko 2 eskola: 15,58 euro hilean.

  • Tailerra.

–2 saio astean, ordubetekoak: 21,88 euro:

  • Musika Hizkuntza:
  • Adingabeak:
  • Astean 2 eskola, ordubete eta 15 minutukoak: 26,00 euro.
  • Astean 2 eskola, ordubete eta 30 minutukoak: 32,20 euro.
  • Helduak:
  • Astean eskola bat, ordubete eta 30 minutukoa: 26,44 euro.
  • Astean eskola 1, ordubete eta 30 minutukoa, kontserbatorioan sartzeko prestatzekoa: 37,40 euro.
  • Instrumentua:
  • Astean 30 minutu: 38,00 euro.
  • Astean 45 minutu: 56,00 euro.

–Instrumentu taldea; ordubete astean: 11,07 euro.

–Informatika eskolak: 31,20 euro.

–Musikako Eskolakoa ez den norbaitek musika-tresnak erabiltzea: 3,65 euro ordu bakoitzeko.

–Eskolako ikasleek musika-tresnak erabiltzea: 12,00 euro hilabetean.

–Musika Eskolan matrikulatuta ez dauden haur abesbatzako kideak: 3,10 euro hilabetean.

Kanpoko ikasleek aurreko tasak %30 gehituta ordainduko dituzte.

Familia ugariek %50 merkeago izanen dituzte tasak, matrikula izan ezik.

65 urtetik gorakoak eta Musika Eskolan hiru kide edo gehiago matrikulaturik dituzten familia-unitateak (familia ugariak izan ezik) salbuetsirik egonen dira matrikula ordaintzetik eta matrikulazioan irakasgai bakoitzeko ordaintzen denetik.

18. ORDENANTZA

Herri-lurretako aprobetxamendua eta gozamena

Lehentasunezko ustiategi adjudikazioak eta bestelakoak:

–Lehorreko eta ureztatzeko herri-lurrak, KPIan oinarrituriko igoera, kontratuaren arabera:

Herritarren arteko adjudikazioaren prezioa eta enkante bidez adjudikatzeko hasierako prezioa izanen dira aprobetxamendu horien adjudikaziodunek ordaintzen dutena.

Ezarri egiten da halako gastu finkoen ondoriozko ordainketa bat, ura erabiltzeagatik hornigairik gabeko ureztalurretako lurzatietan: 196,32 euro/ha. (urtero gehituko da, KPIan oinarriturik), kobratzen den kanonaren zatia deskontaturik.

–Erlauntzak paratzea:

  • 10 erlauntz bitarte: 35,32 euro urtean.
  • 25 erlauntz bitarte: 47,87 euro urtean.
  • 50 erlauntz bitarte: 63,35 euro urtean.
  • Lehenengo 50 erlauntzengatik, 63,35 euro/urtea eta gainerakoengatik 1,85 euro/urtea.

19. ORDENANTZA

Herri-larreen aprobetxamendua

–Bazkalekuak:

  • Encinar mendia: adjudikazio prezioaren arabera.
  • Eskortaren eta hari atxikitako belarren erabileraren lagapena: 375,00 euro hilean.

26 B ORDENANTZA

Osasuna eta segurtasuna eta animaliak edukitzea arautzen dituena:

–Animalia potentzialki arriskutsuak edukitzea: 52,00 euro.

–Txakurrak erregistroan inskribatzea: 36,35 euro.

Bestelako tasak:

–Festen programako iragarkiak:

  • Orrialde osoa: 123,50 euro.
  • Orrialde erdia: 77,40 euro.
  • Orrialde laurdena: 54,30 euro.

–Udalaren argitalpenak:

  • Festetako programa: 3,60 euro.

–“Jaibusa” zerbitzua: 2 euro bidaia bakoitzeko.

Erriberrin, 2022ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2201255