35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Urbanizazio proiektua U.A.1.10-1.11 unitatean. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2022ko otsailaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea urbanizazio proiektua U.A.1.10-1.11 jarduketa unitatean, José Luis Gayarre Imizcozek, Ekaitz Izal Gayarrek eta Maddi Izal Gayarrek sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horrek onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Otsagabian, 2022ko otsailaren 4an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2201762