35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Plan berezia, Udal Plan Orokorreko AR-1eko eta UC-3ko UE-1 eremuan. Hasierako onespena

Alkatetzak 2022ko otsailaren 1ean emandako 2022/0036 Ebazpenaren bidez hasiera batez onetsi zen Plan berezia, Udal Plan Orokorreko AR-1eko eta UC-3ko UE-1 eremuan, Bajo Aragón industrialdean. Nasuvinsa eta Melidako Udala dira sustatzaileak.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Era berean, jakitera ematen da ezen, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eten egiten direla, espedientean zehaztu eremuetan, hirigintzako onespen, baimen eta lizentziak ematea eremu horietan non aurreikusitako determinazio berriek ekartzen duten indarreko hirigintzako araubidea aldatzea. Eteteko epea bi urtekoa izanen da, gehienez ere.

Melidan, 2022ko otsailaren 1ean.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2201625