35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa, Estolderiaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Estolderiaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa.

Hasierako onespen hori 2021eko 279. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 14an, eta jendaurrean egon da hogeita hamar egun baliodunean, inork erreklamazio, kexa edo oharrik egin gabe. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da ordenantza fiskalaren aldaketa.

Horrenbestez, haren testua osorik ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lekunberrin, 2022ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

ESTOLDERIAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da babes duelarik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa.

2. artikulua. Honako hau da tasaren zerga-egitatea:

a) Udalak egiten dituen jarduera tekniko eta administratiboak, toki entitatearen estolda sarerako hartunea baimentzeko behar diren baldintzak betetzen diren egiaztatzeko.

b) Toki entitatearen estolda sarearen bitartez, gorozkiak, euri-urak, ur beltzak eta hondakin urak husteko zerbitzuak ematea, ondoren arazteko.

3. artikulua. Ez daude tasa honi lotuak finka eraitsiak, aurri egoeran deklaratuak edo orube edo lursail izaera dutenak.

4. artikulua. Ez da salbuespenik eginen tasa honen ordainarazpenean.

5. artikulua. Subjektu pasiboak dira, zergadun diren aldetik, Tributuei buruzko Lege Orokorraren 33. artikuluan aipatu pertsona fisiko edo juridikoak nahiz entitateak, ondoko ezaugarriak dituztenak:

a) Finkaren jabea, gozamenduna edo jabari erabilgarriaren titularra, sarera lotzeko lizentzia ematen denean.

b) Udal-mugarteko finketan zerbitzu horietaz baliatzen diren bizilagun edo erabiltzaileak, beren titulua edozein delarik ere (jabeak, gozamendunak, gela bat hartua dutenak edo errentariak, baita prekarioan ere), ordenantza honetako 2.b) artikuluan sartutako zerbitzuen kasuan.

6. artikulua. Betiere, etxebizitzaren edo lokalaren okupatzaile edo erabiltzailearen ordezko subjektu pasibotzat hartuko da higiezinen jabea.

7. artikulua. Estolda sarera lotzeko lizentziari edo baimenari dagokion tributu-kuota behin baizik ez da eskatuko.

2.–Estolderia zerbitzuagatik eskatzen den tributu-kuota erabakiko da finkan erabilitako ur kopuruaren arabera, metro kubikotan neurturik.

Horretarako, tarifa hau aplikatuko da:

7.1 Estolderia tasa: 0,338 euro/m³.

7.2 Estolderia tasa, gutxienekoak:

0,00 eta 5,00 m³ artean

2,65 euro hiruhilekoan

5,01 eta 10,00 m³ artean

3,71 euro hiruhilekoan

10,01 m³ baino gehiago

0,338 euro/m³

8. artikulua. Ez da inola ere ur kontsumorik kontatuko, baldin eta ur kontsumo hori txikiagoa bada horniduragatik gutxienez ere fakturatzen dena baino. Kontsumo horren ondoriozko kuota eskatzen ahal den gutxienekotzat hartuko da.

9. artikulua. Tasa sortzen da eta ordaindu beharra dago zerga-egitatearen udal jarduera hasten den unean, eta jarduera hori honelakoetan emanen da hasitzat:

a) Sarera lotzeko lizentziaren eskaera aurkezten den egunean, subjektu pasiboak berariaz egiten duenean.

b) Udalaren estolda sarera lotzen den egunetik aitzina. Kasu honetan, tasa ordaindu beharko da kontuan hartu gabe sarera lotzeko baimena lortua den ala ez, eta kontuan hartu gabe baimena eskuratzeko izapidetu beharreko espediente administratiboa abiarazi den ala ez.

10. artikulua. Gorozkiak, euri-urak, ur beltzak eta hondakin urak hustu eta arazteko zerbitzuak nahitaezkoak dira toki entitateko finka guztietan, baldin eta horien fatxadak estolderia duten kale, plaza edo bide publikoetara ematen badu, eta sarearen eta finkaren artean ehun metrotik gorako tartea ez badago. Tasa beti kobratuko da, interesdunak sarera lotu ala ez.

11. artikulua. Tasa honen kuotak likidatu eta bilduko dira uraren hornidura eta kontsumoaren ordainagiriek dituzten epe beretan.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honek indarrik gabe eta ondoriorik gabe uzten du aurreko ordenantza fiskala, arautzen duena estolderiaren eta hondakin-uren arazketaren tasa (1997ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 30ekoa).

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan ezartzen ez den orotan, aplikatuko da ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Iragarkiaren kodea: L2201495