35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioentzat. Behin betiko onespena

Igantziko Udalak, 2021eko azaroaren 12ko osoko bilkuran, aho batez adostu zuen hasiera batez onestea ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioentzat.

Espedientea jendaurrean egon zen 30 egunez, 2021eko abenduaren 7ko 275. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, bai eta Igantziko Udalaren iragarki-taulan ere, eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Beraz, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen (Nafarroako Administrazio Lokalari buruzkoa) 325.1.c) artikuluarekin bat etorriz, behin betiko onetsi da ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioentzat.

Eta argitaratu egin da.

Igantzin, 2020ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

ORDENANTZA FISKALA, TASA ARAUTZEN DUENA HERRIKO JABARI PUBLIKOAREN ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO, ENERGIA ELEKTRIKOA, GASA, URA ETA HIDROKARBUROAK GARRAIATZEKO INSTALAZIOENTZAT.

Hitzaurrea

Espainiako Konstituzioaren 133.2 eta 142. artikuluek eta 7/1985 Legearen (Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena) 106. artikuluak herriko tributuen alorrean emandako arau-eskumenak kontuan hartuta, eta, era berean, martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Ogasunen Legearen testu bateginaren 57., 15. artikuluetan eta hurrengoetan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen (Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa) 100. artikuluan eta hurrengoetan, eta arau-testu bereko 20. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, ordenantza fiskal honen bidez arautzen da tasa herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioentzat araubidearen eta ordenantza honetan jasotzen diren tarifen arabera.

1. artikulua. Aplikazio eremua.

Ordenantza honetan araututako tasa ordaintzera beharturik daude pertsona fisikoak edo juridikoak, sozietate zibilak, ondasun-erkidegoak eta gainerako entitateak, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Foru Lege Orokorraren 35. artikuluan jasotzen direnak, baldin eta herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiten badute edo nolanahi ere onura ateratzen badute haren aprobetxamendu berezi batekin, azalduko diren espezifikazio eta zehaztapenekin, edo halako onurak gozatzen ari badira jada.

Ordenantza honen aplikazioa dagokio araubide orokorrari, zeina bat baitator Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 105.1 a) artikuluan eta Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 24.1.a) artikuluan ezarritako tasarekin, ordaindu behar baita herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteagatik, baldin ez badira interes orokorreko zerbitzuak ematen dituzten enpresak, herria oro har ukitzen dutenak, edo zati handi bat, eta Udaleko bide publikoetako lurzorua, lurpea eta lurgaina okupatzen dutenak; inguruabar horiek aurreikusiak daude Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen 24.1.c) artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 105.1.c) artikuluan.

2. artikulua. Zerga egitatea.

Tasaren zerga egitatea da (bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 100. artikuluarekin eta 2004ko martxoaren 5eko Toki Ogasunei buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikuluarekin) herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egitea, lurzoruan, lurpean eta lurgainean, honako hauekin:

a) Energia garraiatzeko instalazioak, nahitaez behar dituzten elementu guztiekin, hots, besteak beste, lotura kaxak; dorre metalikoak; transformadoreak; energia elektrikoa, gasa, ura edo bestelako energia hornidura garraiatzeko edo banatzeko instalazioak edo lineak; ponpatzeko instalazioak eta antzeko elementuak, zerikusia dutenak energiarekin eta direnak herriko jabari publikoaren aprobetxamenduak edo erabilerak, apartatu honetan jaso gabeak.

b) Gasa, ura, hidrokarburoak eta antzekoak garraiatzeko instalazioak.

Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia gertatuko da, betiere, aipatutako instalazioak erabili behar direnean eta horretarako jabari publiko orokorra okupatzen denean.

Ordenantza honen ondorioetarako, herriko jabari publikotzat hartzen dira udal mugartean dauden erabilera, jabari edo zerbitzu publikoko ondasun guztiak, baita herri ondasunak ere, edo herriaren jabetza amankomunekoak direnak, eta, horregatik, salbuesten dira ondare-ondasunak.

3. artikulua. Subjektu pasiboak.

Tasen subjektu pasiboak dira, zergadun diren aldetik, pertsona fisiko eta juridikoak, baita Tributuei buruzko 58/2003 Foru Lege Orokorraren 35.4 artikuluak aipatzen dituen eta herriko jabari publikoa gozatzen, erabiltzen edo aprobetxatzen duten entitateak ere.

Tasa honen subjektu pasiboak izanen dira, batez ere, azalduko diren kategoria eta motatan, pertsona fisikoak eta juridikoak eta entitateak, jasotzen direnak Tributuei buruzko 58/2003 Foru Lege Orokorraren 35.4 artikuluan, baldin badira uraren, gasaren, elektrizitatearen eta hidrokarburoaren sektoreetako enpresak edo ustiatzaileak eta bereziki gozatzen, erabiltzen edo aprobetxatzen badute herriko jabari publikoa norberaren onurarako, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunen Foru Legearen 100. artikuluko eta hurrengoetako kasuren batekin, esaterako energia elektrikoa, hidrokarburoak (esaterako, gasbideak, oliobidea eta antzekoak) eta ura garraiatzen, banatzen, zerbitzatzen eta merkaturatzen duten enpresak, baita haien elementu osagarriak ere, beharrezkoak direnak zerbitzu hori emateko udalerri honetan, edo beste edozein tokitan baina horretarako erabiltzen edo aprobetxatzen badute herriko jabari publikoa, beren instalazioekin hura ukituz.

4. artikulua. Oinarriak, tasak, eta tributu kuotak.

Ordenantza honek araututako tasak honako hauek izanen dira:

Eranskineko tarifetan jasotakoa da tributu kuota, bat etorriz Foru Legearen 105.1. a) artikuluarekin eta TOLTBren 24.1.a) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik.

Herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik aurreikusten diren tasen zenbatekoa finkatzeko, erreferentziatzat hartuko da zer balio izanen lukeen merkatuan erabilera edo aprobetxamendu horretatik heldu den baliagarritasunak, baldin ukitutako ondasunak jabari publikokoak ez balira. Horretarako, oinarri hartu da txosten tekniko-ekonomiko bat, non agertzen baita zein den merkatuko balioa. Txosten hori dagokion espedienteari gehituko zaio dagokion erabakia hartzeko, indarrean dagoen 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren 25. artikuluko eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 106. artikuluko azken bi paragrafoetako salbuespenekin.

Horretarako, eta Lege Foruaren 105.1.a) artikuluko eta TOLTBren 24.1.a) artikuluko edukiarekin bat etorriz eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu zehatza zer motatakoa den aintzat harturik, behar den tributu kuota ezarriko da elementuetarako (esaterako dorreak, euskarriak, zutoinak, hodiak, linea eroaleak, hedagailuak, etab.), baldin eta kokaleku badituzte edo gurutzatzen badituzte erabilera, jabari edo zerbitzu publikoko ondasunak eta herri ondasunak, eta, hortaz, subjektu pasiboek ez dutenez ukitutako lurren jabetzarik, murritzen badituzte herriaren aprobetxamendua edo aprobetxamendu publikoa, eta, modu horretan lortzen badute erabilera pribatibo bat edo aprobetxamendu berezi bat beren enpresa jarduerarako.

Tributu kuota honela kalkulatuko da: hasteko, kalkulatuko da zerga oinarria, hots, okupazioaren, lurzoruaren eta instalazioaren balio osoa, azterlanak adierazten duen instalazio mota, xede eta klasearen arabera, eta horri aplikatuko zaio zerga tasa, zeina azterlanak berak adieraziko baitu, kontuan harturik erabilera eta jabari publikoko ondasunak lagatzeari buruzko arauetako manuak, halako moduz non kuota ez den instalazioen eta okupazioen ondoriozko zuzeneko balio bat, zeina baita zerga oinarria, zerga oinarriari zerga tasa aplikatzearen ondorio baizik.

Horrenbestez, tasaren tributu kuota jaso da azterlan tekniko ekonomikoaren tarifen eranskinean, eta azterlana bera ordenantza honen zati da. Bertan, erabilitako metodologiarekin, tributu kuota lortu eta jaso da kasu bakoitzerako.

5. artikulua. Zergaldia eta sortzapena.

1. Zergaldia bat dator urte naturalarekin, salbu herriko jabari publikoaren erabilera edo aprobetxamendu berezia hasten edo bukatzen denean; kasu horietan, hainbanaketa eginen da, hiruhileka, honako arau hauekin bat:

a) Alta ematen denean jarduera hasteagatik, ekitaldia bukatzeko falta diren hiruhilekoei dagokien kuota likidatuko da, alta ematen deneko hiruhilekoa barne.

b) Baja ematen denean jarduera uzteagatik, ekitaldiaren hasieratik iragan diren hiruhilekoei dagokien kuota likidatuko da, uztea gertatzen denekoa barne.

2. Ordenantza honetan arautzen den tasa ordaindu beharra honako hauetan sortzen da:

a) Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berrien edo erabilera pribatiboen emakidak edo baimenak badira, dagokion lizentzia eskatzen den unean edo ordenantza honetan zehaztutako aprobetxamendua egiten den unean, baldin eta derrigorrezko lizentziarik gabe egin bada.

b) Lizentziarik edo baimenik behar ez denean ordenantza honen 1. artikuluan aipatutako herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezirako edo erabilerarako, herriko jabari publikoaren aprobetxamendua edo erabilera pribatiboa hasten den unetik.

3. Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziak edo erabilera pribatiboak zenbait ekitalditan luzatzen badira, tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da, eta zergaldia urte naturala izanen da.

6. artikulua. Kudeaketa arauak.

1. Tasa autolikidazioaren erregimenean eskatuko da, eta zerga kuotaren zenbatekoa zehaztuko da ordenantza honetako 4. eta 5. artikuluen arabera.

2. Lehendik dauden edo baimendu diren jabari publikoaren aprobetxamendu bereziak edo erabilera pribatiboak direla-eta aurkeztutako autolikidazioen borondatezko ordainketa egiteko aldian zergaldiaren azken hiruhileko naturala izanen da.

Jarduera hasi izanaren ondoriozko altak direnean, autolikidazioa aprobetxamendu berezi berria eman edo baimendu aurretik edo jabari publikoaren erabilera pribatiboa hasi aurretik aurkeztu eta ordaindu beharko da.

7. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hausteen eta zehapenen araubideari dagokionez, aplikatuko da indarrean den Tributuei buruzko Lege Orokorrean xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek, oraingo edukiarekin, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra, eta une horretatik aurrera hasiko da aplikatzen, eta indarrean segituko du hurrengo ekitaldietan, harik eta aldatzen edo berariaz indargabetzen den arte.

Ordenantza fiskala –tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioentzat– behin betiko onesteko erabakiaren aurka, zeinak administrazio bidea agortzen duen, interesdunek administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkezten ahalko dute Iruñeko administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

I. ERANSKINA

Tarifen taula

I. taldea. Elektrizitatea.

LINEA ELEKTRIKOAK

LINEEN KATEGORIAK

GOI TENTSIOKO ELEKTRIKOAK

BALIO UNITARIOAK

RM

BALIOKIDETASUNA LURSAIL MOTAREN ARABERA
(m²/ml)

APROBETXAMENDUAREN BALIOA
(euro/ml)

GUZTIRA
TARIFA
(euro/ml)

Lurzorua

(euro/m²)

Eraikuntza

(euro/m²)

Ondasun higiezina

(euro/m²)

KATEGORIA BEREZIA

U ≥ 440kV (bikoitza edo gehiago)

0,0135

27,754

27,7675

13,88375

17,704

245,80

12,290

U ≥ 440kV (sinplea)

0,0135

17,923

17,9365

8,96825

17,704

158,77

7,939

220 kV ≤ U < 440kV (bikoitza edo gehiago)

0,0135

39,015

39,0285

19,51425

11,179

218,15

10,907

220 kV ≤ U < 440kV (sinplea)

0,0135

25,36

25,3735

12,68675

11,179

141,83

7,091

LEHEN KATEGORIA

110 kV < U < 220kV (bikoitza edo gehiago)

0,0135

26,333

26,3465

13,17325

6,779

89,30

4,465

110 kV < U < 220kV (sinplea)

0,0135

20,137

20,1505

10,07525

6,779

68,30

3,415

66 < U ≤ 110 kV

0,0135

20,355

20,3685

10,18425

5,65

57,54

2,877

BIGARREN KATEGORIA

45 kV < U ≤ 66Kv (bikoitza edo gehiago)

0,0135

50,921

50,9345

25,46725

2,376

60,51

3,026

45 kV < U ≤ 66kV (sinplea)

0,0135

29,459

29,4725

14,73625

2,376

35,01

1,751

30 kV < U ≤ 45kV

0,0135

39,769

39,7825

19,89125

2,376

47,26

2,363

HIRUGARREN KATEGORIA

20 kV < U ≤30 kV

0,0135

29,176

29,1895

14,59475

1,739

25,38

1,269

15 kV < U ≤ 20kV

0,0135

20,553

20,5665

10,28325

1,739

17,88

0,894

10 kV < U ≤ 15kV

0,0135

19,691

19,7045

9,85225

1,739

17,13

0,857

1 kV < U ≤ 10 kV

0,0135

14,534

14,5475

7,27375

1,517

11,03

0,552

II. multzoa: Gasa eta hidrokarburoak.

GASAREN ETA HIDROKARBUROEN HODIAK

GASAREN ETA HIDROKARBUROEN INSTALAZIOEN KATEGORIAK

BALIO UNITARIOAK

RM

BALIOKIDETASUNA LURSAIL MOTAREN ARABERA
(m²/ml)

APROBETXAMENDUAREN BALIOA
(euro/ml)

GUZTIRA

TARIFA
(euro/ml)

Lurzorua

(euro/m²)

Eraikuntza

(euro/m²)

Ondasun higiezina

(euro/m²)

Hodien metro bat, 4 hazbete bitarteko diametroa

0,0135

16,378

16,3915

8,19575

3

24,58725

1,2293625

Hodien metro bat, 4 hazbetetik gorako eta 10 hazbete bitarteko diametroak

0,0135

28,677

28,6905

14,34525

6

86,0715

4,303575

Gasaren lurpeko hodien metro bat, 10 hazbetetik gorako eta 20 hazbete bitarteko diametroak

0,0135

46,088

46,1015

23,05075

8

184,406

9,2203

Gasaren hodien metro bat, 20 hazbetetik gorako diametroa

0,0135

49,16

49,1735

24,58675

10

245,8675

12,293375

Gas edo hidrokarburo tankea edo andela edo bulkatzeko instalazio bat, 10 m3 bitartekoa

0,0135

63,5

63,5135

31,75675

100

3175,675

158,78375

Gas edo hidrokarburo tankea edo andela edo bulkatzeko instalazio bat, 10 m³-koa edo handiagoa

0,0135

63,5

63,5135

31,75675

500

15878,375

793,91875

III. taldea. Ura.

UR HODIAK

UR INSTALAZIOEN KATEGORIAK

BALIO UNITARIOAK

RM

BALIOKIDETASUNA LURSAIL MOTAREN ARABERA
(m²/ml)

APROBETXAMENDUAREN BALIOA
(euro/ml)

GUZTIRA
TARIFA
(euro/ml)

Lurzorua

(euro/m²)

Eraikuntza

(euro/m²)

Ondasun higiezina

(euro/m²)

Hodi metro bat, 10 cm-ra bitarteko diametroa

0,0135

10,366

10,3795

5,18975

3

15,56925

0,7784625

Hodi metro bat, 10 cm-tik gorako eta 25 cm-ra bitarteko diametroak

0,0135

13,292

13,3055

6,65275

3

19,95825

0,9979125

Hodi metro bat, 25 cm-tik gorako eta 50 cm-ra bitarteko diametroak

0,0135

18,975

18,9885

9,49425

3

28,48275

1,4241375

Hodi metro bat, 50 cm-tik gorako diametroa

0,0135

22,869

22,8825

11,44125

3

34,32375

1,7161875

Kanaleko metro lineal bat

0,0135

26,532

26,5455

13,27275

D

13,27275 x D

0,663 x D

Iragarkiaren kodea: L2201083