35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna erdiesteko proiektuak eta jarduerak 2022an egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeei dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 609346.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/609346).

Deialdia, bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna erdiesteko proiektuak eta jarduerak 2022an egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko Lizarrako elkarte eta erakundeei dirulaguntzak emateko.

Deialdi honen xedea da Lizarrako Udalak emanen dituen dirulaguntza batzuk arautzea, bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna erdiesteko bidean aurrera egiteko proiektuak eta jarduerak 2022an egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko Lizarrako emakumeen elkarte eta beste erakundeendako.

Dirulaguntza honen xedea da bizitzaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, bai eta emakumeen ahalduntze indibiduala eta kolektiboa ere, emakume guztiek haien herritar eskubideak osotara baliatzea erraztuz.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: 8.500 euro.

Eskaerak aurkezteko lehen eguna: oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak aurkezteko epearen bukaera: hilabetekoa, deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Justifikazioaren muga-eguna: 2022ko abenduaren 13a.

Lizarran, 2022ko otsailaren 4an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2201777