35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udal Plan Orokorreko UE-21 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektua (Deierri eta Zumalakarregi kaleak). Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko urtarrilaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Plan Orokorreko UE-21 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektua, unitateko konpentsazio batzordeak sustatua.

Bete dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) eta harekin bat heldu diren artikuluetan ezarritakoa, jendaurreko epea zabaltzen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Lizarran, 2022ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2201446