35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa, Plan Orokorreko lurzoru urbanizagarriaren 7. banaketa eremuaren (zerbitzu-poligonoa) jarduketa-sisteman. Hasierako onespena

Osoko Bilkurak 2022ko urtarrilaren 31n hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen aldaketa, Cascanteko Plan Orokorreko lurzoru urbanizagarriaren 7. banaketa eremuaren (zerbitzu-poligonoa) jarduketa-sisteman.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau argitara eman eta biharamunetik hasita, hain zuzen ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (cascante.sedelectronica.es) argitara eman eta biharamunetik; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin, zeinaren bidez onetsi baitzen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2022ko otsailaren 2an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2201638