35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun-azterketa Arizkungo 47. poligonoko 142. lurzatian. Hasierako onespena

Baztango Udalak 2022ko urtarrilaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, 2. Puntuan, hasiera batez onetsi zuen Jaime Iturria Michelenak eta Begoña Galfasoro Lezcanok aurkeztutako xehetasun-azterketa, Arizkungo 47. poligonoko 142. lurzatiari dagokiona. Bertan, eraikinak har dezakeen eremua definitzen duten lerrokadurak aldatzea proposatzen da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2022ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2201823