35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Xehetasun-azterketa Eultza sektoreko 1.6.2 lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzak, 2022ko urtarrilaren 31n emandako 54/2022 Ebazpenaren bidez, Eultza sektoreko 1.6.2 lurzatiaren xehetasun-azterketa onartu zuen hasiera batean, Eultza sektoreko 1. poligonoko 101 katastro-lurzatiari dagokiona, zenbait zehaztapen betetzearen baldintzapean.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoa betez, espedientea jendaurrean jartzen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, aztertu ahal izan dadin eta dagozkion alegazioak aurkez daitezen.

Barañainen, 2022ko otsailaren 1ean.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2201471