35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Xehetasun-azterketa Arnatz kaleko 15, 17, 19, 21 eta 23 zenbakietan. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2022ko otsailaren 1ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Arbizuko udalak sustatu eta Alaitz Ibarguren Beloki arkitektoak prestatu duen xehetasun-azterketa, helburu hau duena:”Arnatz kaleko 15, 17, 19, 21 eta 23 zenbakietan dagoen etxadiarentzat ezarritako lerrokadurak/atzeraemanguneak aldatzea”.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Arbizun, 2022ko otsailaren 7an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2201807