35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Udal Plan Orokorreko ordenazio xehatuko zehaztapenen aldaketa. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2022ko otsailaren 1eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Plan Orokorreko ordenazio xehatuko zehaztapenen aldaketa, Arbizuko Udalak berak sustatuta.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten baitu), espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Orobat, argitara emanen da Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan.

Arbizun, 2022ko otsailaren 7an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2201806