35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 1101. eta 1102. lurzatietan. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2022ko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, Arbizuko 1. poligonoko 1101. eta 1102. lurzatietan. Txomin Goikoetxegintza SL da sustatzailea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan nahiz Udal honen iragarki-taulan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan.

Arbizun, 2022ko otsailaren 4an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2201804