35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (10. ordenantza). Behin betiko onespena

Antsoaingo Udalak, 2021eko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldatzea Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (10. ordenantza). Horri buruzko iragarkia 2021eko 285. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 21ean.

Jendaurreko aldia igaro denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza hori behin betiko onesten da, eta osorik argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Antsoainen, 2022ko otsailaren 2an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

10. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAREN, LURGAINAREN ETA LURPEAREN ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearekin (Lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atala), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitateak dira toki erakundeko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola honako hauek:

a) Erabilera publikoko lurpea okupatzea.

b) Erabilera publikoko lurrak okupatzea honako hauen bidez: salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, puntel, euskarri, aldamio edo gisako instalazioak.

c) Honako hauek instalatzea: pisuetako burdinsareak, lukanak, arnasbideak, ateak, karga-ahoak edo gisako elementuak instalatzea, herriko edozein bide publikotako lurzorua edo lurpea okupatzen dutenak, soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo ibilgailuen sarrera eman ahal izateko; halaber, argi-sare publikotik egindako hargunea.

d) Herriko edozein bide publikotako lurgaina okupatzea honako hauek jarriz: eraikuntza-elementu itxiak, terrazak, behatokiak, balkoiak, markesinak, eguzki-oihalak, haize-babesak edo gisakoak. Orobat, bide publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren hegalak, eta balkoi eta terrazak kristalez ixtea.

e) Toki erakundeko bide publiko edo jabari publikoko bestelako lurretan edo haien lurgainean kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, –argindarra, ura, gasa edo beste edozein isurkari eramateko–; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni-barrak, baskulak, aldamioak eta gisakoak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

f) Irabazteko asmoarekin, erabilera publikoko lurrak okupatzea mahaiak, aulkiak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bestelako elementuak jarriz.

g) Bide publikoan kioskoak paratzea.

h) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak jartzea, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere.

i) Portada, erakusleiho eta beirarasak.

j) Erregaiaren biltontziak eta hornigailuak eta, oro har, erabilera publikoko lurretan kokatutako artikulu edo salgaiak.

k) Toki erakundeko jabari publikoko lurrak okupatzen dituzten edo herriko errepide edo bide publikoetatik ikusgarri diren iragarkiak jartzea.

l) Lur, eraikin edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak, toki erakundeko bide publikoetan.

m) Azienda igarotzea toki erakundeko bide publiko edo jabari publikoko lurretan barna.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da.

Udalaren nahitaezko lizentzia izan gabe hasten bada erabilera edo aprobetxamendua, ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa pagatzeak ez du legeztatuko egindako erabilera edo aprobetxamendua, eta kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

Ordenantza honen xede diren erabilera edo aprobetxamenduak tasaren aldizkako sortzapena agintzen duten kasuetan, tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko, hiruhileko naturaletan, barne delarik hasiera edo bukaerakoa, zer behar duen.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten erakundeak, baldin eta, toki erakundeko jabari publikoko lurzoru, lurgain edo lurpearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote.

Bide publikoan paratzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titularrez edo aprobetxamenduaz baliatzen direnez gain, zaborrontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.

5. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lurzoruan, lurgainean eta lurpean egindako erabileraren edo aprobetxamenduaren tasak dagokien ordenantza fiskalaren edo aplikagarri diren udal erabakien menpe egonen dira.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako bide publikoaren azaleraren arabera.

7. artikulua. Tarifak ordenantza honen eranskinean zehazten dira.

Lizitazio publikoko prozedurak erabiltzen direnean, emakida, baimena edo adjudikazioa zein proposamenentzat egiten den, haren balio ekonomikoaren arabera finkatuko da tasaren zenbatekoa.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean herriko jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna beharturik dago aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori finkatuko da ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera, hura zenbakietara ekartzeko Udalaren txosten teknikoa aurretik eginda.

Bide publikoa edukiontziekin okupatzen bada, bide publikoan edukiontziak paratzeari buruzko ordenantzan ezarritako zenbatekoei jarraikiz finkatuko da gordailua.

Indarrean dagoen araudia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu ahalko da gordailua. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non islatuko baita indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpondu den.

9. artikulua. Erabilera dela-eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak, desegindako gaiek zenbat balio duten edo kaltetutakoen balio galera norainokoa den, horrenbeste emanen dio ordainetan Udalari. Bereziki, konponezintzat hartuko dira kalteak interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan egin badira edo 20 urte baino gehiagoko zuhaitzak hondatzen badira.

Fidantzek kalte-ordain horiek estaliko dituzte lehenik eta behin.

10. artikulua. 1. Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira. Tasa urtean behin ordaindu beharko da, Ordenantza fiskal orokorrean ezarritako epeetan eta baldintzetan. Erabilera hastea edo uztea urte naturala hasi ondotik gertatzen bada, tasa hiruhilabetekoetan hainbanaturik eskatuko da.

2. Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badu, dagokion tasa aurretik ordaindu beharko da. Gainerakoetan, likidazioa lizentzia ematean eginen du dagokion bulegoak.

3. “Mahai, aulki eta mahai hankabakarrak” izeneko 1. epigrafeari dagokionez, Udalak baimena osorik balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake, arrazoi bidezko, obra, konponketa eta abarren bat badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Tasa ordaintzeko betebeharra etenda gelditzen da 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte, tarifen eranskineko I.1 epigrafeko lurzoruko aprobetxamendu berezietarako (“Mahaiak, aulkiak, mahai hankabakarrak, barrak, eguzkitakoak, itxiturak eta ostalaritzako jardueretako baimendutako haien gisako bestelako elementuak”), erabilera hori egiten duten jardueretan, COVID-19a dela eta, edukiera mugatu eta murriztu delako.

TARIFEN ERANSKINA

EUROAK

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak

I.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, barrak, eguzkitakoak, itxiturak eta ostalaritzako jardueretako baimendutako haien gisako bestelako elementuak, metro koadroko edo horren zatiki bakoitzeko.

I.1.1. Eguzkitakoak, itxiturak edo euskailua duen beste edozein instalazio. Kasu horietan, I.1 azpiepigrafearen arabera aplikatu beharko litzatekeen tarifari %10eko igoera aplikatuko zaio.

Lurzoruko aprobetxamendu bereziei 2017. urtean ordenantza honetako I.1.1 eta I.1.2 epigrafeetan ezarritako gehikuntzak ezarri zitzaizkien, eta 2018. urterako aplikatuko zaien hobaria da 2017. urtean luzaturiko ordainagirietan kontzeptu horiengatik aplikatutako gehikuntzaren bestekoa.

Era berean, 2017. urteko tasen ordainketa geroratuagatik interesak kobratuko balira, kontzeptu horren pean ordaindutako zenbatekoaren hobaria emanen da 2018. urtean.

Urtean

40,50

I.2. Terrazak herriko bestetan, baimendutako espazioarengatik ostalaritzaren arloko irekitze lizentzia duten establezimenduei lotuak, eskatu eta Udaltzaingoak aldeko txostena eman ondoan

Herriko besten garaian

133,41

I.3 Tabernetako barrak herriko bestetan, ostalaritzarekin lotutako irekitzeko lizentziak dituzten establezimenduei lotutakoak

Herriko besten garaian

133,41

I.4. Tabernetako barrak herriko bestetan, Antsoaingo Elkarteen Udal Erregistroan inskribaturik dauden kultura eta gizarte entitateei lotuak, eskatu eta justifikatu ondoan

Herriko besten garaian

133

I.5. Kioskoak (saltzea izozkiak eta abar)

Maiatzetik urrirako denboraldia

308,70

I.6. Kaleko salmenta eta saltoki finkoak (4 m lineal)

Herriko bestetan

86,69

I.7. Bide publikora jotzen duten fatxadetan banku entitateek jarritako kutxazainak

Kutxazain bakoitzeko, urtean:

153

I.8. Kupoiak eta loteriak saltzeko kioskoak eta kabinak

Kabina edo kiosko bakoitzeko, urtean

64,83

I.9. Saltzeko makinak, bide publikora jotzen duten fatxadetan

Saltzeko makina bakoitzeko, urtean

64,83

I.10. Haurrendako josteta elementu mugigarriak paratzea

Elementu bakoitzeko, urtean

64,83

I.11. Prentsarako kutxak

Elementu bakoitzeko, urtean

64,83

I.12. Beste aprobetxamendu batzuk:

a) Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den beste edozer paratzeagatik

b) Jarduera ekonomikoetarako aprobetxamenduak erabiltzeagatik

10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean

10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean

1,54

2,32

I.13. Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, nahiz eta tasa ordaintzeak ez duen berez esan nahi baimena duenik

Egun edo zatiki bakoitza

1,25

II. epigrafea.–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak

10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko

Egunean

0,78

III. epigrafea.–Lurpeko aprobetxamendu bereziak

Gutxieneko kuota, gas-hornidurako sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik

Metro lineala, urtean

7,29

Bestelako aprobetxamenduak, 10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko

Egunean

Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean

1,19

1.673,40

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak

Aurreko epigrafeetan azaldutakoengatik ordaindu beharreko zenbatekoak hurren adierazten diren kopuruetara iristen ez direnean, gutxieneko zenbateko hauek ordainduko dira

Aldamioak

57,32

Hesiak

57,32

Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak

57,32

Bide publikoa okupatzea 2 ordutik beherako tartean

9,55

Iragarkiaren kodea: L2201656