35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Entzunaldi-izapidea, Cuesta Matadero kaleko 4an dagoen eraikina aurri egoeran dagoela deklaratzeko espedientean

Andosillako Udaleko alkate udalburuak, 2022ko urtarrilaren 31n, ondoko ebazpena eman zuen. Behean idatzi da haren xedapen zatia:

Lehenbizikoa.–Ofizioz hastea kontraesanezko espedientea Andosillako Cuesta Matadero kaleko 4an (4. poligonoko 158. lurzatia) dagoen eraikina aurri egoeran dagoela deklaratzeko, haren jabeei, Andresa Moreno Alcalderen jaraunsleei, Banco Bilbao Vizcaya Argentariari, María Teresa Michelena Odriozolari, Aicha Ouennaneri eta Yamani Saidiri, eskubide errealen gainerako titularrei eta, behar bada, beste interesdunei.

Bigarrena.–Espedientearen berri ematea erregistroko titularrei, aipatu eraikinaren gainean eskubide errealak dituzten titularrei eta, oro har, interesdun izan daitezkeenei hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten eta bidezko dokumentuak eta frogagiriak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluarekin.

Hirugarrena.–Ekainaren 23ko 2187/1978 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Hirigintzako Diziplinaren Erregelamenduaren 28. artikuluan ezarritakoari jarraituz, administrazioak aurri egoera deklaratzeak edo premiazko neurriak hartzeak ez ditu jabeak salbuesten dagozkien kontserbazio betebeharren utzikeriagatik eska lekizkiekeen edozein mailako erantzukizunetatik.

Laugarrena.–Interesdunari jakinaraztea eta Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea kide anitzeko organo horren hurrengo ohiko bilkuran.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da erabaki honen kontra ezin dela errekurtsorik aurkeztu, tramite egintza baita, deustan ukatu gabe, baina, alegazioak aurkez daitezkeela prozedurari bukaera emanen dion ebazpenean, kontuan har daitezen. Hori guztia, bat etorriz Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluarekin eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 25. artikuluarekin.

Andosillan, 2022ko urtarrilaren 31n.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2201445