35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Udalaren akta eta jakinarazpenetarako zerbitzuburuaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda

Bat etorrita Iruñeko Udalaren aktak eta jakinarazpenetarako zerbitzuburuaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren zazpigarren oinarriarekin, zeina Giza Baliabideetako Zuzendaritzak 2021eko abuztuaren 17ko Ebazpenaren bidez onetsi baitzen eta zeinaren aipamena 2021eko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 13koan, argitaratu baitzen, honako hau ebatzi dut:

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

–Onartuak:

NAN

ABIZENAK ETA IZENA

***2296**

SENOSIAIN ETAYO, SUSANA

–Baztertuak: Inor ere ez.

2. Epaimahaiaren behin betiko osaera:

–Epaimahaiburua: Benita Soteras Ramírez, Iruñeko Udaleko giza baliabideetako idazkari teknikoa.

Epaimahaiburu ordezkoa: M.ª Aránzazu Arias Leiro, Iruñeko Udaleko giza baliabideetako zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Fernando Nuin Gurbindo, Iruñeko Udaleko langileen batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Virginia Zapata Senosiain, Iruñeko Udaleko langileen batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

–Epaimahaikide-idazkaria: Xabier Burgui Vergara, Iruñeko Udaleko giza baliabideetako eta antolaketako teknikaria.

Epaimahaikide-idazkari ordezkoa: Marta Martínez Llobet, Iruñeko Udaleko giza baliabideetako eta antolaketako teknikaria.

3. Memoria-lana:

Deialdiaren oinarrietako 10.1) puntuan aipatzen den memoria-lanak:

a) Honako lan-ildo hauek jaso behar ditu:

–Lanpostuaren zereginak eta betekizunak aztertzea.

–Lanpostuan aritzeko baldintzak eta bitartekoak azaltzea.

–Akta eta Jakinarazpenetako zerbitzuko antolaketa teknikoa.

–Zerbitzuak hobetzeko proposamenak.

b) PDF formatuan eta USB batean aurkeztuko da.

c) PDFaren ezaugarriak:

–Formatua: Arial letrakoa.

–Tamaina: 12 puntu.

–Lerroartea: soila eta justifikatua.

–Luzera: 10-15 orri bitarte (DIN A4).

–Memoria orriei zenbakiak jarrita aurkeztu beharko da.

d) Aurkezteko eguna:

2022ko martxoaren 2an, 09:00etan, Zapatería kalea, 40ko 1. solairuko udal-aretoan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 1ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, M.ª Aránzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2201489