35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MILAGRO

Lan publikoaren eskaintza 2022rako

Milagroko Udaleko alkateak 2022-0042 Ebazpena eman zuen 2022ko otsailaren 8an. Hona hemen:

Orri bazterreko datan, Milagroko Udaleko (Nafarroako Foru Komunitatea) alkate udalburu José Ignacio Pardo Blancok, eman du honako

EBAZPENA:

Milagroko Udalak, 2021eko irailaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa; erabakia 2021eko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 20an.

Kontuan hartuz Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduak, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, ezartzen duela Nafarroako Administrazio Publikoek enplegu eskaintza bat onetsiko dutela urtero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dena. Aurrekontuan zuzkidura duten lanpostu hutsak sartuko dira lan-eskaintzan, eta bertan adieraziko da horietatik zein diren dagokion urtean bete behar direnak.

Kontuan hartuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (Langileen Estatutuaren testu bategina) ez duela biltzen xedapenik lan publikoaren eskaintzari buruz, baina 83.6 artikuluan ezartzen duela administrazio publiko bakoitzaren eskumenei dagokienez, negoziatu egin beharko direla, besteak beste, enplegu publikoaren eskaintza planak prestatzea eta diseinatzea.

Kontuan hartuz dauden beharrak gaur egun dagoen ziurgabetasun egoera, administrazio publikoetan lanpostuak betetzeari buruz etorkizunean izanen den aplikazioari dagokionez. Izan ere, ekitaldi honetan beharrezkotzat jotzen da horiek betetzea, udal zerbitzuek ongi funtziona dezaten.

Kontuan hartuz goian aipatutako inguruabarrak, eta Udaleko funtzionarioen eta lan-kontratudunen ordezkariekin nahitaezko kontsulta eta negoziazioa egin ondoren, eta ordezkaritza sindikal horren oniritzia izanik planteatutako lan publikoaren eskaintzari.

Kontuan hartuz xedatutakoa Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean lan publikoaren eskaintzak eratzeko ezarritako aukerei buruz eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako araudiei buruz, eta Milagroko Udalaren indarreko plantilla organikoan dauden lanpostu hutsak ikusita.

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritakoa, alkate udalburuaren eskumena dela “lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat etorriz”.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz;

EBAZTEN DUT:

1.–Onestea Milagroko Udalaren lan publikoaren eskaintza 2022rako, honako lanpostu hauek biltzen baititu:

–Udal agentearen lanpostu bat, funtzionarioen araubidea, C maila, oposizioa.

Bigarrena.–Argitaratzea Milagroko Udalaren lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluarekin, aipatutako lanpostu hutsa betetzeko hautapen prozesurako deialdia egin aurretik.

Hirugarrena.–Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Milagron, 2022ko otsailaren 9an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2201973