35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

65/2022 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda: deialdia, batetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan Familiako eta Komunitateko erizain espezialista izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proben bidez horrelako lanpostuetan aldi baterako kontratazio bidez eta aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko izangaien zerrendak osatzeko.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 13ko 302/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, batetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan Familiako eta Komunitateko erizain espezialista izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proben bidez horrelako lanpostuetan aldi baterako kontratazio bidez eta aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko izangaien zerrendak osatzeko. Deialdi hori 2021eko 293. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ekoan.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda: deialdia, batetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan Familiako eta Komunitateko erizain espezialista izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proben bidez horrelako lanpostuetan aldi baterako kontratazio bidez eta aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko izangaien zerrendak osatzeko. Zerrenda hori eranskinean dago.

2. Izangaiek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Iruñean, 2022ko otsailaren 2an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko burua, Miguel Garatea Crelgo.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Txanda irekia.

Onartuak:

AMATRIAIN BOLEAS, EDURNE

ARETA CUESTA, CRISTINA

CAMARA DEL RIO, SONIA

CANGA GUTIERREZ, CARLOS

CASTIGLIONE SALVADOR, MARIA CAMINO

CIGA TELLECHEA, BLANCA

ENERIZ SANCHEZ, AINARA

IBARGOYEN AGUINAGALDE, GORETI

INIESTA MARTINEZ, IRENE

IRAZOQUI CEBERIO, ANIA

ITOIZ BURGUETE, MARIA LUISA

JAUREGUI ELSO, MIKELE

LIROZ IMAZ, ANA

LOPEZ SUAREZ, LAURA

SOTO LOPEZ, LUCAS

Baztertuak: inor ez.

Igoera txanda.

Onartuak:

PALACIOS HERNANDO, NURIA

Baztertuak: inor ez.

Desgaitasuna dutenentzako txanda.

Ez dago izangairik txanda honetan.

Aldi baterako barne igoerako txanda, NOPLOI.

Inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2201665