33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga

Orkoiengo Udalak, 2022ko urtarrilaren 20an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik abenduaren 29ko 20/2021 Foru Legea, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, eta Osoko Bilkurari emandako ahalmenak erabiliz, honako hau erabaki da, bertaratutako guztien adostasunez:

Lehenbizikoa.–Onestea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren zerga-tasa eta koefiziente murriztaile hauek 2022ko ekitaldirako:

Igarotako urteen kopurua kontatzean urte osoak hartuko dira, urte zatikiak kontuan hartu gabe. Sortzealdia urtebetetik beherakoa denean, urteko koefizientea hainbanatuko da, soilik hilabete osoak kontuan hartuta, eta ez hilabete zatikiak.

Sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizientea, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera:

–0,55: 20 urte edo hortik gora.

–0,20: 19 urte.

–0,20: 18 urte.

–0,06: 17 urte.

–0,06: 16 urte

–0,06: 15 urte.

–0,06: 14 urte

–0,06: 13 urte.

–0,06: 12 urte

–0,06: 11 urte.

–0,06: 9 urte.

–0,06: 10 urte.

–0,12: 9 urte.

–0,19: 8 urte.

–0,35: 7 urte.

–0,41: 6 urte.

–0,33: 5 urte.

–0,26: 4 urte.

–0,18: 3 urte.

–0,11: 2 urte.

–0,13: 1 urte.

–0,06: urtebetetik behera.

Karga-tasa: %13.

Bigarrena.–Erabaki honek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2022ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2201434