33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI/OLAZAGUTIA

Bikote egonkorren erregistroa arautzen duen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Olazti/Olazagutiako Udalak, 2022ko urtarrilaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indarrik gabe uztea Ezkondu gabeko bikote egonkorren Olazti/Olazagutiako udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantza, ez baitu baliorik, indarrean jarriko delako apirilaren 14ko 27/2021 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra sortu eta arautzen dituena.

Indargabetzearen berri ematen duen erabakia 30 egun baliodunean egonen da ikusgai Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, intersdunek espediente aztertu eta alegazioak jar ditzaten.

Erreklamazio edo oharrik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko indargabetuta geratuko da.

Olazti/Olazagutian, 2022ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2201318