33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

2022rako karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, Olaibarko Udalak, 2021eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1.–Mantentzea %0,2700ko karga-tasa, hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

2.–Mantentzea %0,3600ko karga-tasa, landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

3.–%4an uztea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztu beharrez, denbora tarteen arabera aplikatu beharreko portzentajea mantentzea, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan, 58.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, jasotako taularekin. Aplikatu beharreko tasa %14an mantenduko da.

5.–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1,10 indizea bere horretan uztea.

Erabaki honek indarra hartuko du eta ondorioak izanen ditu 2022ko urtarrilaren 1ean, eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Olaibarren, 2021eko abenduaren 22an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2201659