33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Alkatetzaren 2022ko otsailaren 1eko ebazpenaren bidez onetsi zen Noain Elortzibarko Udalaren zerbitzuko langileendako 2022ko lan-egutegia, honako arau hauek oinarri hartuta: apirilaren 9ko 140/2021 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena; 154/2021 Foru Agindua, abenduaren 16koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2022ko lan-gutegia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat, eta aplikatzekoak diren beste xedapen batzuk. Egun hauek jaiegun izanen dira eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

Abuztuaren 24a, 25a eta 26a: herriko festak.

Irailaren 29a: San Migel, jaieguna herrian.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta 2022ko lan-egutegian ezarritako eta arestian aipatutako gainerako jaiegunetan ere.

2022ko abenduaren 23an, Noaingo Foruen plazako 3an dauden udal bulegoak itxirik egonen dira, udal langileen ordu konpentsazioagatik. (Egun baliogabea deklaratua ez bada ere).

Halaber, baliogabeak izanen dira, 2022an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratutakoak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2022ko otsailaren 1ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2201616