33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2022rako karga-tasak. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira 2022ko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 279. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 14an.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

2022ko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Ikusirik zer dagoen xedaturik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluetan eta aplikatzekoak diren gainerakoetan, honako hau erabakitzen da:

Mantentzen dira 2021eko ekitaldirako ezarritako zergen karga-tasak eta tasen eta prezio publikoen tarifak (onetsi ziren 2020ko azaroaren 27ko osoko bilkuran, eta argitaratu ziren 2021eko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 15ean).

Hauetan xedatu ez denerako, beteko da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa, toki-erakundeek ordainarazteko eskubidea duten zerga eta tasei dagokienez.

Hauek dira aldaketa nabarmenenak:

1. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga (landa-lurra eta hiri-lurra).

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa zuzeneko tributu erreala da, ondasun higiezinen balioaren gainean kargatzen dena.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 139.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, %0,2830eko karga-tasa mantendu da, aurreko urteetan bezala, bai landa-lurraren gaineko kontribuziorako bai hiri-lurraren gaineko kontribuziorako.

Zerga hori urtean bi seihilekotan ordainaraziko eta bilduko da, ekainean eta abenduan.

2. Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ).

Ekonomia-jardueren gaineko zerga edo lizentzia fiskala zuzeneko tributu erreala da, eta haren zerga-egitatea da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean enpresa jarduerak, jarduera profesionalak edo artistikoak gauzatze hutsa, lokal jakin batean egin edo ez, eta zergaren tarifetan zehaztuta egon edo ez.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 150.1 g) artikuluan xedatutakoaren arabera, zerga ordaintzetik salbuetsita daude 1.000.000 eurotik beherako negozio zifraren zenbateko garbia duten subjektu pasiboak. Hori lortze aldera, Nafarroako Gobernuak konpentsatuko die aipatu toki-erakundeei kontzeptu horrengatik jasotzen ez duten zenbatekoa. 1.000.000 eurotik gorako negozio zifra duten subjektu pasiboentzat, zerga kudeatu eta ordainaraziko da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 146. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

3. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga zuzeneko zerga bat da, bide publikoetan zirkulatu dezaketen izaera horretako ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duena, ibilgailu horien mota eta kategoria edozein izanik ere, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162. artikuluarekin.

Jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162.1 artikuluari, honako kuota hauen arabera eskatuko da zerga:

a) Autoak:

–8 zaldi fiskal baino gutxiago: 20,88.

–8 zaldi fiskaletik 12ra bitarte: 58,72.

–12 zaldi fiskal baino gehiago, 16ra bitarte: 125,25.

–16 zaldi fiskal baino gehiago: 156,63.

b) Autobusak:

–21 plaza baino gutxiago: 146,12.

–21 plazatik 50era bitarte: 208,79.

–50 plaza baino gehiago: 260,99.

c) Kamioiak:

–1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 73,15.

–1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 146,12.

–2.999 kg-tik 9.999ra bitarteko karga erabilgarrria: 208,79.

–9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 260,99.

d) Traktoreak:

–16 zaldi fiskal baino gutxiago: 35,87.

–16 zaldi fiskaletik 25era bitarte: 71,72.

–25 zaldi fiskal baino gehiago: 143,27.

e) Atoiak eta erdi atoiak:

–1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 36,61.

–1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 73,15.

–2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 146,12.

f) Bestelako ibilgailuak:

–Ziklomotorrak: 5,26.

–125 cc-ra arteko motozikletak: 7,90.

–125 cc-tik gora, 250 cc-ra arteko motozikletak: 13,09.

–250 cc-tik gora, 500 cc-ra arteko motozikletak: 25,80.

–500 cc-tik gora eta 1.000 cc-ra arteko motozikletak: 51,64.

–1.000 cc-tik gorako motozikletak: 103,27.

4. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ).

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ) zeharkako tributua da eta haren zerga-egitatea da udal-mugartean zernahi eraikuntza, instalazio edo obra egitea, baldin hartarako beharrezkoa bada hirigintza edo obra lizentzia bat, lizentzia hori erdietsia izanik ala izan gabe, edo erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiko komunikazioaren aurkezpena eskatzen bada, baldin zerga ezartzen duen udalari badagokio lizentzia ematea, lizentzia emateari buruzko txostena (Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 39. artikuluan xedatua) edo kontrola.

Zerga-oinarria eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoa da, eta holakotzat hartzen da, ondorio hauetarako, haren exekuzio materialari dagokiona, proiektuan diren elementu guztiak barnean hartuta, eta lizentziaren edo erantzukizunpeko adierazpenaren helburu den eraikuntzari, instalazioari edo obrari dagokionez berezitasun edo nortasun propiorik ez badute. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 170. artikuluan xedatutakoaren arabera. Zerga-oinarriaren zati ez dira ez balio erantsia, ez araubide bereziko antzeko zergak, tasak, prezio publikoak, ez tokiko izaera publikoko ondareko gainerako prestazioak, horiek eraikuntza, instalazio edo obra alorrekoak badira, ez eta profesionalen ordainsaria, kontratistaren enpresa-mozkina edo beste edozein kontzeptu, baldin ez bada obrak gauzatzearena.

Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari karga-tasa aplikaturik ateratzen dena. Aurreko urteetan bezala, %4ko karga-tasa mantentzen da.

Zerga hau, eraikuntza, instalazioa edo obra hasten delarik sorrarazten da, hartarako lizentziarik lortu ez bada ere. Hala ere, zerga horren likidazioa eta bilketa bat etorriko dira Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren ordainarazpen eta bilketa hilabeteekin.

5. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

Toki Araubidearen Foru Batzordeak Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen Foru Legearen Aurreproiektuaren aldeko txostena egin du, eta, horren bidez, Konstituzio Auzitegiak 2021eko urriaren 26an eman duen epaira egokitu du “Gainbalioa” izeneko zerga.

Uste da komeni dela babes-arau bat sartzea foru legean, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren tributazioa ez dadin izan inola ere ahalmen ekonomikoaren printzipioaren kontrakoa, eta, subjektu pasiboak hala eskatzen badu, aukera egon dadin tributu-karga egokitzeko benetan lortutako balio-gehikuntzara.

Horrela, zergaren oinarria zenbatesteko sistema objektiboa hautazko sistema bat bihurtzen da, zeina aplikatuko baita soilik subjektu pasiboak arestian azaldutako eskubideaz baliatzen ez denean.

Bestalde, foru legean gehitzen da, balio-gehikuntzarik ez dagoela egiaztatzeko, ez direla kontuan hartuko ondasun higiezina eskualdatzeko eta eskuratzeko eragiketek kargatzen dituzten gastu edo zergak, gai horrek arazoak sortu baititu araua interpretatzeko orduan.

Proposatutako aldaketak ondorioak izanen ditu 2021eko urriaren 26tik aurrera gertatutako zerga-egitate guztietan; beraz, aldaketa indarrean sartzen denean (urtearen bukaeran, ziurrenik), arau berriaren arabera likidatu ahal izanen dira data horretatik aurrera gertatutako zerga-egitate guztiak.

Horrela, bada, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen aldaketa berria indarrean jartzeko zain gelditzen da, zerga honi dagokionez, eta toki-erakunde honek kontuan hartuko du zerga horren kudeaketari eta likidazioari buruz bertan azaltzen dena.

Zerga-oinarria zehazteko sistema berriaren bidez (aldaketa berriaren ondorioz sartu da sistema hori) likidatuko dira 2020-2021eko ordaintzeke dauden gainbalioak.

6. Etxebizitza hutsen gaineko zerga.

Etxebizitza hutsen gaineko zergak zergapetuko du Nafarroan Etxebizitza izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legean araututako Etxebizitza Hutsen Erregistroan agertzen diren etxebizitzen titulartasuna, zein udalerritan dauden kontuan hartuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. eta 188. artikuluetan ezarritakoaren arabera, eta Udal honek, 2021eko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran erabakitakoaren arabera, zerga horren karga-tasa 100eko 0,375ekoa izanen da lehen urterako (2021), 100eko 0,75ekoa bigarren urterako (2022) eta 100eko 1,5ekoa hirugarren urterako eta hurrengoetarako (2023 eta hurrengoak).

Zerga horren likidazioa eta kobrantza bi seihilekotan kudeatuko da, lurraren gaineko kontribuzioarekin bat etorriz, eta ordaintzeko borondatezko epea hilabetekoa izanen da.

7. Herri-lurzatiak aprobetxatzeko kanona, zenbait modalitatetarako.

Murillo el Frutoko Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 33. artikuluaren arabera (2021eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 29koa), Murillo el Frutoko herri-lurretako aprobetxamenduen onuradunek honako kanon hauek ordaindu beharko dituzte:

–Lehorreko lurzatia: 100,32 euro/ha/urte (9,09 euro/erregu-lur/urte).

–Grabitate bidezko ureztatze eremua. 564,38 euro/ha/urte (50 euro/erregu-lur/urte).

–Aspertsio bidezko ureztapen tradizionaleko lurzatiak: 564,38 euro/ha/urte (50 euro/erregu-lur/urte).

–Mahastiak eta olibadiak: 115,30 euro/ha/urte (10,36 euro/erregu-lur/urte).

–Nafarroako Ubideko X. sektoreko ureztaketa berrietako lurzatiak:

  • Estaldurarik gabe: 291,17 euro/ha/urte (26,16 euro/erregu-lur/urte).

Nolanahi ere, estaldura ezarri bezain laster ezarriko da lurzati horietarako zehaztutako kanona, 564,38 euro/ha/urte (50 euro/erregu-lur/urte).

  • Estaldurarekin: 564,38 euro/ha/urte (50 euro/erregu-lur/urte).

–Familia baratzeetarako lurrak:

  • 65 urtetik gorakoak: 60,88 euro/ha/urte (5,47 euro/erregu-lur/urte).
  • Arrunta: 304,41 euro/ha/urte (27,35 euro/erregu-lur/urte).
  • Lur ureztatua: 602,81 euro/ha/urte (54,16 euro/erregu-lur/urte).

–Tantaka ureztatzeko mahastiak “Ganazo” alderdian: 400,69 euro/ha/urte (36 euro/erregu-lur/urte).

Enkante publiko bidez adjudikatutako herri-lurzatietarako, horien xedea aldatzen bada, kobratu beharreko kanona izanen da lurzati motarako ezarritakoa gehi adjudikatu ziren enkantean onartutako gora jotzeko hainbestekoa.

Aipatu kanona eguneratuko da erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onetsitako kontsumoko prezioen indizeko goititzearen arabera (KPI), bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 27. artikuluan xedatutakoarekin.

8. Udal igerilekuak eta udal pilotalekua erabiltzeko tasak eta prezio publikoak.

a) Udal igerilekuak:

–Eguneko sarrera: 5 urtetik 14ra bitartean: 3 euro; helduak: 6 euro; 65 urtetik gorakoak: 3 euro.

–Hamabostaldiko abonua erroldatuentzat: 5 urtetik 14ra bitartean: 14 euro; helduak: 35 euro.

–Hamabostaldiko abonua erroldatu gabeentzat: 5 urtetik 14ra bitartean: 21 euro; helduak: 40 euro.

–Hilabeteko abonua erroldatuentzat: 5 urtetik 14ra bitartean: 18 euro; helduak: 40 euro; 65 urtetik gorakoak: 18 euro.

–Hilabeteko abonua erroldatu gabeentzat: 5 urtetik 14ra bitartean: 25 euro; helduak: 50 euro; 65 urtetik gorakoak: 25 euro.

–Denboraldiko abonua erroldatuentzat: 5 urtetik 14ra bitartean: 25 euro; helduak: 50 euro; 65 urtetik gorakoak: 25 euro.

–Denboraldiko abonua erroldatu gabeentzat: 5 urtetik 14ra bitartean: 30 euro; helduak: 60 euro; 65 urtetik gorakoak: 35 euro.

Desagertzen dira aldizkako 10 eguneko abonuak eta 15 egun jarraitukoak; bateratu egiten dira, eta izanen da aldizkako 15 eguneko abonua.

Ez dute deskonturik 65 urtetik gorakoen abonuek eta aldizkako 10 egunekoek.

65etik gorakoen kategoria izanik ezin da eskuratu 15 egun jarraituko abonua.

Badira familia-unitateko deskontuak, hain zuzen ere hauek:

–Familia-unitate bereko 3 kide: %10eko deskontua.

–Familia-unitate bereko 4 kide: %15eko deskontua.

–Familia-unitate bereko 5 kide: %20ko deskontua.

b) Udal pilotalekua:

–Udalaren pilotalekua erabiltzea: 1 euro erreserbatutako orduko.

–Argiaren erreserba: 3 euro ordu bakoitzeko.

9. Agiriak egin eta tramitatzeko tarifak.

–Fotokopiak:

  • A4 tamaina:
  • Zuri-beltzean: 0,20 euro/orria.
  • Koloretan: 0,30 euro/orria.
  • A3 tamaina:
  • Zuri-beltzean: 0,30 euro/orria.
  • Koloretan: 0,50 euro/orria.
  • Plastifikatzeak:
  • A4 tamaina: 0,30 euro/orria.
  • A3 tamaina: 0,50 euro/orria.

–Fotokopiak konpultsatzea: 0,50 euro/orria.

–Ziurtagiri arruntak (katastroa, errolda etab.): 0,50 euro.

–Megafoniako iragarkiak: 3 euro bando bakoitzeko.

–Faxez bidaltzea: 0,50 euro orri bakoitzeko; atzerrira bidaltzea: 1,00 euro/orria.

–Mezu elektronikoa bidaltzea: 0,20 euro/orria.

–Espediente administratiboetan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiriak. 5,00 euro.

–Aitzinetik txostena egitea behar duten ziurtagiriak: 25,00 euro.

–Partikularrek eragindako hirigintza espedienteak: prentsako iragarkien kostua gehi 100,00 euro.

–Establezimenduak irekitzeko lizentzia behar duten jardueretan aritzeko lizentziak: 60,00 euro.

–Obra lizentziak tramitatzeko tasak: Eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako kostuaren %0,50.

Karga-tasak, ehunekoak edo indizeak zehazteko hartzen diren erabakiak inpugnatzen ahalko dira, bat etorriz xedatu denarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluaren II. kapituluan.

Ordenantza fiskalen aldaketa jendaurrean jartzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Murillo el Fruton, 2022ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2201307