33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Zerga-salbuespenak, 2021eko abenduan gertatutako ezohiko uholdeengatik

Mendabiako Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen Mendabian aplikatzea 2021eko abenduan gertatutako ezohiko eurite eta uholdeek ukitutako pertsona fisiko eta juridikoek izan ditzaketen zerga- salbuespenak, zeinak zehaztu baitziren Lurralde Kohesiorako kontseilariak abenduaren 30ean emandako 81/2021 Foru Aginduaren bidez. Agindu hori 2022ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 13an.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Mendabian, 2022ko otsailaren 2an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2201654