33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Udal ordenantza, aire zabaleko lastategiak jartzea arautzen duena. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Mendabiako udalerrian aire zabaleko lastategiak jartzea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendabian, 2022ko urtarrilaren 28an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2201391