33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Udal ordenantza, ibilgailuen trafikoa eta zirkulazioa arautzen dituena. Behin betiko onespena

Melidako Udalak, 2021eko ekainaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Trafikoa eta zirkulazioa arautzen dituen udal ordenantza, bat etorriz ezartzen denarekin Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan.

Udalaren web-atarian kontsulta publikoa argitaratu zen subjektuen eta erakunde adierazgarrienen iritzia jasotzeko, eta 2021eko apirilaren 23an jaso zen udal-zerbitzuek egindako proiektua, Melidako herrigunean trafikoa eta zirkulazioa arautzen dituen udal ordenantzari buruzkoa, zeinak kontuan hartzen baititu kontsulta publikoaren izapidean egindako ekarpenak.

Alkatetzaren irizpena jaso ondotik, hasiera batez onetsi zen Melidako herrigunean trafikoa eta zirkulazioa arautzen dituen ordenantza.

Hasierako onespenaren erabaki hori 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 29an, bai eta ediktuen taulan ere, 30 egun baliodunean. Azkenik, 2021eko abuztuaren 30ean, udal ordenantzaren testu osoa argitaratu zen Udalaren web-atarian [http://melida.sedelectronica.es]. Halaber, aldez aurretik entzunaldia eman zitzaion Herri-lurren batzordeari. Jendaurreko aldian alegazioak, iradokizunak eta oharrak aurkeztu ziren.

Aurkeztutako alegazioak baietsi ondotik, 2022ko urtarrilaren 20an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen. Hona hemen jarraian haren testu osoa.

Melidan, 2022ko urtarrilaren 20an.–Alkate udalburua, María del Valle Coca Pueyo.

MELIDAKO HERRIGUNEAN TRAFIKOA ETA ZIRKULAZIOA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honen xedea da trafikoa antolatu, kontrolatu eta arautzea udalerri honetako herri barruko bideetan, horretarako garatzen direlarik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2.b artikuluan ezarritako eskumenak, bai eta Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako eskumenak ere.

Ordenantza honetako arauak bi hauetan xedatzen denaren osagarri dira: martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretu delakoa eta azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretua, zeinak onesten baitu Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra, 339/1990 Legegintzako Errege Dekretu hori aplikatu eta garatzeko.

2. artikulua. Aplikazio-eremua.

Ordenantza honen xedapenak aplikatuko dira Melidako udalerriko herri barruko bide guztietan, alegia, herrigunean diren udal titulartasuneko bide publiko guztietan.

3. artikulua. Trafikoaren antolamendua eta seinaleak.

Udalari dagokio herri barruko bideetako trafikoa antolatu eta seinaleak paratzea.

Seinaleak ezarriko dira bereziki udalerriko bide sarearen halako tarte batzuetan, edo orokorrean, herri osoan, azken kasu honetan seinaleak herriko sarrera guztietan paratuko direlarik.

Herri barruko bideetako seinaleak ezin dira ezarri, kendu, eraman, ezkutatu edo aldatu Udalak aldez aurretik baimena eman gabe. Orobat debeku da seinaleen edukia aldatzea edo haien gainean edo inguruan plakak, afixak, markak edo bestelako objektuak paratzea, baldin eta nahastea, ikuspena eta eraginkortasuna murriztea, erabiltzaileak itsutzea edo haien arreta galaraztea badakarte.

Zirkulazioaren segurtasun edo arintasun arrazoiak direla eta, agintari eskudunek agindu dezakete zirkulazioaren noranzkoa aldatzea, bide horietako tarte batzuetan sartzea edo aparkatzea erabat edo partzialki debekatzea, ibilbide jakin batzuk nahitaez jarraitzea, edo erabiltzea bazterbideak edo erreiak ohiko noranzkoaren kontra.

Alkatetzaren ebazpen bidez, oinezkoendako eremuak mugatu ahal izanen dira ibilgailu motordunen zirkulazioa debekatuta, salbu eta baimendutako garajeetara sartzeko.

Zirkulazioari trabarik ez egiteko eta haren arintasuna bermatzeko, murriztapenak edo mugak ezartzen ahalko zaizkie halako ibilgailu batzuei, halako bide batzuetan; ukitutako erabiltzaileendako bete beharrekoak izanen dira.

Bide batean zirkulazioa salbuespen gisa baino ez da itxiko, eta trafikoa arautzeko erantzukizuna duen tokiko agintaritzak berariaz baimendu beharko du.

Zirkulazio-agenteen seinale eta aginduak gainerako seinaleei gailenduko zaizkie eta, segurtasuna eta ordena publikoa zaindu beharrez, edota zirkulazioaren arintasuna bermatu beharrez, batzuetan aldatzen ahalko dute zenbait lekutako antolamendua, leku horietan pertsona edo ibilgailuen pilatze handiak suertatzen direnean, eta orobat larrialdiren bat gertatzen denean. Horretarako, behin-behinekoz jarri edo ken daitezke behar diren seinaleak, baita prebentzio neurriak hartu ere.

4. artikulua. Oztopoak eremu publikoan.

Debeku da oinezkoen edo ibilgailuen ohiko trafikoa eragotz dezakeen edozein oztopo bide publikoan paratzea, salbu eta Udalak epresuki baimentzen badu, inguruabar bereziak biltzen direnean. Baimen horretan ezarriko dira bete behar diren baldintzak. Seinaleak eta segurtasun elementuak paratzearen kostua interesdunaren kontura izanen da. Bidean oztopoa paratu edo arriskua sortu dutenek ahalik lasterren kendu beharko dute eta neurriak hartuko dituzte bidearen erabiltzaileek ikus dezaten. Halaber, agintariei berehala emanen diete horren berri.

Udalak zamalanetarako eremuak ezarriko ditu, bere ekimenez edo partikularrek eskatuta, dagokien tasa ordaindurik. Eremu horiek espresuki adieraziko dira dagozkien seinaleekin eta ordutegi-mugarekin.

Debeku da salgaiak galtzadan, bazterbidean eta oinezkoendako eremuetan uztea. Lanak, ahal delarik, eginen dira ibilgailuak galtzadaren bazterretik gertuen duen aldetik, eta behar diren baliabideak erabilita azkar burutu ahal izateko.

Halaber, Udalaren zein partikularraren ekimenez (dagokion ordenantzak arautuko duen tasa ordaindurik), pasabideak ezartzen ahalko dira, ibilgailuak higiezin edo orube batera irits daitezen espaloian barna.

Udalak, horretarako zerbitzua duenean, ibilgailuak kenduko ditu baldin eta trabatzen badituzte zamalanetarako eta pasabiderako eremu gisa behar bezala baimendurik eta seinalaturik dauden eremuak.

5. artikulua. Aparkatzea.

Ibilgailuak aparkatzeko, arau hauek begiratu behar dira:

1. Ibilgailuak ilaran aparka daitezke, hau da, espaloiarekiko paraleloan; baterian, hots, espaloiarekiko perpendikularrean eta semibaterian, zeharka.

2. Aparkatzeko manera zehazten duen seinalerik ez bada, ilaran eginen da, non eta bidearen zabalerak bestela egiteko aukera eman eta trafikoa trabatzen ez den.

3. Zoladura seinalaturik duten aparkalekuetan, ibilgailuak perimetro markatuaren barnean utziko dira.

4. Ibilgailuak aparkatzean, espaloitik ahal den hurbilena paratuko dira, baina tartetxo bat utziz, galtzadaren zati hori ere garbitu ahal izateko.

5. Nolanahi ere, gidariek beren ibilgailuak aparkatu beharko dituzte berez ez abiatzeko moduan.

6. Gehienez ere bi ibilgailu lerro eduki eta zirkulazioa norabide bakarrekoa duten karriketan, ibilgailuak kalearen alde batean bakarrik aparkatuko dira, udal agintaritzak zehaztutako aldean.

6. artikulua. Aparkatzeko debekuak.

Debeku da arras baldintza hauetan aparkatzea:

1. Behar den seinaleak debekatzen duen tokietan.

2. Zirkulazioa trabatzen edo oztopatzen den tokietan.

3. Beste gidariak erregelamenduaren aurkako maniobrak egitera behartzen direnean.

4. Bigarren lerroan, lehenbiziko lerroan ibilgailua nahiz edukiontzia dagoenean, baita beste objekturen bat edo babeseko beste elementuren bat dagoenean ere.

5. Aparkatzeko lekua ez den galtzadako beste edozein tokitan.

6. Galtzadaren zabaleragatik ibilgailu-lerro bat pasatzea ezinezkoa egiten denean.

7. Norabide biko kaleetan, galtzadaren zabaleragatik bi ibilgailu-lerro pasatzea ezinezkoa denean.

8. Kaleburuetan, beste ibilgailuren bati biratzea eragozten edo trabatzen zaionean.

9. Erregelamenduaren arabera aparkatutako beste ibilgailuei aterabidea oztopatzen zaienean.

10. Oinezkoen pasabide diren galtzada pusketan.

11. Espaloietan, kaietan, babestokietan, erdiko nahiz alboetako pasealekuetan eta galtzadan zerrendak paratuz seinalatutako aldeetan, okupazioa partziala nahiz osoa izan.

12. Garraio publiko, eskola-garraio edo taxietarako geralekuetan eta zamalan, pasabide eta, oro har, erreserbako leku izateko seinalatu eta mugatutako tokietan.

13. Aldi batez jarduera baimenduek okupatu beharreko aldeetan, eta konpondu, seinalatu edo garbitu behar diren tokietan.

Kasu horietan debekua behar bezala eta aski garaiz seinalaturik egonen da.

7. artikulua. Abiadura mugak.

Melidako herrigunean, gehieneko abiadura 30 kilometro/ordua da.

Errei bakar batetik ibili beharreko kaleetan eta oinezkoen kopurua handia den guztietan, baita ikastetxeak diren kaleetan ere, ibilgailuek 20 kilometro/ordura murriztuko dute abiadura. Kale horietan lehentasuna izanen dute oinezkoek eta txirrindulariek.

8. artikulua. Zirkulazioa mugatzea.

Zeharbidea gurutzatzeko ez bada, salgai gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuek debeku dute herrigunearen barnean ibiltzea eta orobat baimendutako luze-zabalak gainditzen dituztenek.

Aurreko apartatuan aipatu ibilgailuek, gaiari buruzko arau berariazkoak begiratzeaz gain, udal baimena beharko dute salbuespenez herrigunearen barnean ibiltzeko. Hartan, behar diren baldintzak ezarriko dira. Debeku da arras ibilgailu horiek herrigunearen barnean aparkatzea.

Nekazaritzako ibilgailuendako: gomendatzen da traktoreak eta uzta-makinak herrigunearen kanpoko mugatik eta kale hauetatik zirkulatzea: Zumalacárregui, Pamplona, Rada, San Pedro eta San Juan kaleetatik eta Los Deportes pasealekutik.

Udalak sustatuko du nekazaritzako makineria biltegiratzeko jarduera osorik lekualdatu dadin nekazaritza eta abeltzaintzako poligonora.

9. artikulua. Ibilgailu abandonatuak.

1. Ibilgailu bat abandonatutzat hartuko da trafikoaren gaineko araudian zehazten diren kasuetan (Trafikoari, Ibilgailu motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onesten duen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 71. artikulua).

2. Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 3. artikuluaren arabera, ibilgailu abandonatuak hiri hondakintzat hartuko dira.

3. Udal agintaritzak leku bat esleituko die eta harat eramanen ditu. Eraman eta altxatzeko gastuak titularraren kontura izanen dira, eta ordaindu egin beharko dira ibilgailua handik eramateko.

10. artikulua. Beste arau batzuk.

1. Ibilgailu batek gehiegizko asotsa edo kea ateratzen badu, tokiko agintariek eskatzen ahalko diote gidariari matxura konpontzeko. Horrela egin ezean, agintaritzak ibilgetzen ahalko du ibilgailua, eta dagokion salaketa aurkezten ahalko.

2. Debeku da zirkulatzea ibilgailuaren motorrari bira gehiegi eginaraziz, zakarki azeleratuz edo gehiegizko zarata sortuz, batez ere gauean.

3. Debeku da herrigunean seinale akustikoak erabiltzea, arrisku nabaria edo behar larria ez bada.

4. Eguzkia sartzen denetik atera arteko orduetan, eta ikuspen bereziko egoeretan, argi laburrak piztuko dira; argi luzeak ez dira inola ere erabiliko herrigunean. Ibilgetu eginen dira ibilgailuak baldin eta dagozkien argiak eduki ez eta bidearen gainerako erabiltzaileendako arriskua badira. Herri barruko bideetan zirkulatzen diren motozikletek argi laburrak pizturik eraman behar dituzte egun osoan.

11. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-haustetzat hartzen dira ordenantza honetan ezarritakoaren kontrako egiteak edo ez-egiteak. Halaber, arau-hauste horiek Trafikoaren gaineko Legearen eta Erregelamenduaren kontrakotzat joko dira (Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onesten duen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua eta testu hori aplikatu eta garatzeko Zirkulazioaren gaineko Erregelamendu Orokorra onesten duen azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretua).

Ordenantza honen xedapenen aurkako arau-hausteak alkateak zehatuko ditu, eta horretarako arau honetako prozedura erabiliko da: otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuan (Trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide segurtasunaren arloko Zehapen Prozeduraren Erregelamendua onetsi zuen) eta abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuan (Zehapen Ahalmenaz Baliatzeko prozeduraren Erregelamendua onetsi zuen) edo hura ordezkatzen duen araudian ezarritakoa. Araudi honekin bat, arau-hausteren bat atzemanez gero, agintaritzaren agenteek nahiz beste edonork egin dezake salaketa.

Zehapen espedienteen ebazpenaren aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da:

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion Salari zuzendua, bi hilabeteko epean errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazi eta hurrengo hilabetean.

I. ERANSKINA

Arau-hausteen eta zehapenen laukia

Arau-hauste arinak eta zehapenak: 10 eurotik 100 euro bitarteko zehapenak aplikatuko dira.

Arau-hauste astunak eta zehapenak: 101 eurotik 200 euro bitarteko zehapenak aplikatuko dira.

Arau-hauste oso astunak eta zehapenak: 201 eurotik 500 euro bitarteko zehapenak aplikatuko dira.

Arau-hausterik ohikoenak, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko Legearen eta Zirkulazioaren gaineko Erregelamenduaren kontra:

AZALPENA

BSL

ZEO

KOD.

ZENB.
GEHIEN.

Toki hauetan gelditzea edo aparkatzea:

Zamalanak

38.3

91,2.g

Arina

100,00

Pasabidean

38.3

91,2.c

Arina

100,00

Galtzadaren erdian

38.3

91,2.

Arina

100,00

Bigarren ilaran, gidaririk gabe

38.3

91,2.h

Arina

100,00

Espaloi gainean

38.3

91.2.m

Arina

100,00

Alaka gainean

38.3

91.2.m

Arina

100,00

Oinezkoen eremuan

38.3

91.2.m

Arina

100,00

Oinezkoen eremuan

38.3

91.2.m

Arina

100,00

Gelditzea debekatzeko seinalea duen tokian

38.3

91.2.m

Arina

100,00

Garraio publikorako erreserbatutako geralekuan

38.3

91.2.i

Arina

100,00

Trafikoa trabatzen den tokian

38.3

Astuna

200,00

Biraketa edo ikustea trabatzen den tokian

38.3

Astuna

200,00

Trafikoko seinaleak ikustea eragozten den tokian

39,1.f

Astuna

200,00

Elbarriendako erreserbatutako erreian

39.1.h

Astuna

200,00

Anbulantziendako erreserbatutako eremuan

39.1.j

Astuna

200,00

Lorategietan

38.3

Astuna

200,00

Aurreko apartatuetan aipatu ez diren tokietan gelditu eta aparkatzea, trafikoa modu larrian trabatu gabe

38.3

Astuna

200,00

Izkinatik 5 m baino gutxiagora aparkatzea

38.3

Astuna

200,00

Gabeziak:

Nahitaezko aseguru gabeko ibilgailua

7/2001 Errege Dekretuaren 29. artikulua

IAT gainditu ez izana

61

Astuna

150,00

Gidabaimenik ez izatea

60.1

Oso astuna

400,00

Gidatzeko baimenik aldean ez eramatea

59.3

Arina

60,00

Zirkulazio baimenik ez izatea edo baja emandako ibilgailu batekin zirkulatzea

61.5

Arina

60,00

Matrikula plaka bat gabe

62.1

Arina

60,00

Beste arau-hauste batzuk:

Toki debekatuan biratzea

53.1

54

Astuna

200,00

Semaforoa gorrian pasatzea

53.1

146,1

Astuna

200,00

Espaloi gainean zirkulatzea

9.1

121,5

Astuna

200,00

Oinezkoen eremuan zirkulatzea

9.1

121,5

Astuna

200,00

Toki debekatuan zirkulatzea

53.1

152

Astuna

200,00

Isilgailurik gabe zirkulatzea

10.5

7,2

Astuna

200,00

Argirik gabe zirkulatzea

42.1

101,1

Astuna

200,00

Babesteko kaskorik gabe zirkulatzea

11.4

118,1

Astuna

200,00

Bi lagunek edo gehiagok ziklomotor batean zirkulatzea

11.5

12,1

Astuna

200,00

Seinale akustikoak beharrik gabe erabiltzea

44.3

110,1

Arina

100,00

Marra jarraiki bikoitzaren beste aldera iragatea

53.1

167

Astuna

200,00

Oinezkoen bide lehentasuna ez errespetatzea

53.1

65,1.a

Astuna

200,00

STOP seinalea ez errespetatzea

53.1

151,2

Astuna

200,00

Bidezainaren oharrei kasurik ez egitea

53.1

143,1

Astuna

200,00

Maniobrak aurretik ez adieraztea

28.1

74,1

Astuna

200,00

Ezkerretik zirkulatzea

14,1.a

30,1.a

Oso astuna

200,00

Beste erabiltzaileak arriskuan jartzea edo haiei kalte edo traba egitea

9.1

2

Astuna

200,00

Axolagabekeriaz gidatzea

9.2

3,1

Astuna

200,00

Ausarkeriaz gidatzea

9.2

3,1.b

Oso astuna

200,00

Alkoholemia

12.2

20,1

Oso astuna

200,00

Alkoholemia probari uko egitea

12.2

21

Oso astuna

200,00

Biribilgunean bide eman gabe sartzea

21,2.c

57,1.c

Astuna

200,00

Norabidea aldatzea, debekatua egonik

53.1

154

Astuna

200,00

Ibilgailuaren gidaria ez identifikatzea

72.3

129,2

Oso astuna

200,00

Debeku seinaleari kasurik ez egitea

53.1

154

Astuna

200,00

Agindu seinaleari kasurik ez egitea

53.1

155

Astuna

200,00

Gasak isurtzea

10.5

7,1

Astuna

200,00

12 urtetik beherako bat aurreko jarlekuan eramatea

11.4

10,1

Arina

200,00

Biderik ez ematea (seinalea)

21.2

57,1

Astuna

200,00

Alarma jotzea

10.2

7,1

Astuna

200,00

Erregelamenduko pisua baino gehiago eramatea

13

Astuna

200,00

BSL: Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko Legea.

ZEO: Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra.

KOD: Kodetzea.

Iragarkiaren kodea: L2201252