33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Ordenantza, mindak, simaurrak eta abeltzaintzako, nekazaritzako eta industriako beste hondakin organiko batzuk botatzea arautzen duena. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mindak, simaurrak eta abeltzaintzako, nekazaritzako eta industriako beste hondakin batzuk botatzea arautzen duen udal ordenantza, 938/2021 administrazio-espedientean agertzen den moduan.

Espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, eta ordenantzaren eduki osoa emanen da argitara.

Martzillan, 2022ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2201376