33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Ordenantza, eguzki-energia jasotzeko instalazioak arautzen dituena. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2021eko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen duena eguzki-energia jasotzeko instalazioak ezartzea Mañeruko udal-mugartean.

Jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak eta oharrak. Jakitera ematen da ezen alegaziorik aurkezten ez bada ordenantza behin betiko onetsirik geldituko dela.

Mañerun, 2021eko abenduaren 31n.–Alkate udalburua, Nuria García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2201459