33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

2022ko karga-tasak, zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak jendaurrean jartzea

Los Arcosko Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egindako osoko bilkuran, onetsi zituen 2022rako karga-tasak, zerga-tasak eta tasen eta prezio publikoen aldaketak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Los Arcosen, 2022ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2201405