33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Lizarrako Jabetza Erregistroarekiko lankidetza-hitzarmena bukatzea

2010eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioen gaineko zerga) kudeatu, likidatu eta biltzeko. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 60. artikuluan xedatutakoarekin.

Udalbatzak, 2022ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki du hitzarmen hori bukatzea eta eraginkortasunik gabe uztea 2022ko urtarrilaren 1etik hasita.

Argitaratzen da orok jakin dezan, eta interesdunei aditzera emateko.

Los Arcosen, 2022ko urtarrilaren 28an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2201404