33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

4/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2022ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 3an, 4/2021 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 4/2021 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatzekoa den araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

4/2021 AURREKONTU-ALDAKETA

GASTUAK: 72.200,00 euro.

–Kreditu-gehigarria.

Kultur Etxea eraberritzea: 45.000,00 euro.

Parke publikoak kontserbatzea: 5.500,00 euro.

Argiteria publikoaren energia-gastua: 10.000,00 euro.

Publizitatea eta propaganda: 5.000,00 euro.

Erregistroko eta notariotzako ordainsariak: 7.500,00 euro.

–Aparteko kredituak.

Leringo emakumeak ikusaraztea: 3.100,00 euro.

Leringo begiratokiak: 4.600,00 euro.

Aplikazio informatiko berriak: 1.500,00 euro.

FINANTZAKETA: 72.200,00 euro.

Diru-sarrera berriak.

Administrazio elektronikorako dirulaguntza: 750,00 euro.

Diruzaintzako gerakina.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 71.450,00 euro

Lerinen, 2022ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2201317