33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzaren 27. artikuluan. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2022ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa puntual xehatua egitea Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzan. Honetan datza aldaketa: indarrean den plangintzaren antolamendu xehatua egokitzea izenburu hau duen dokumentu teknikoaren arabera: “Leozko hirigintza planaren aldaketa xehatua, Eraikingintza-ordenantzaren 27. artikulua”.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3. eta 72. artikuluetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Iratxetan (Leotz), 2022ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2201292