33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Ordenantza, udal mugartean aparkatzea arautzen duena. Hasierako onespena

Izabako Udalak, 2021eko abenduaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Izabako udal mugartean aparkatzea arautzen duen udal ordenantza.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta hurrengoekin.

Aurreko epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Izaban, 2022ko urtarrilaren 25ean.–Alkateordea, Carlos Anaut Abadía.

Iragarkiaren kodea: L2201427