33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

2022rako lan-egutegia

Alkateordeak 2022ko lan-egutegia aurkeztu du, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, 2021eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialak, maiatzaren 13koak, ezartzen duen bezala. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Ekainaren 6a: Idoiako Andre Mariaren festa.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Uztailaren 26a: Santa Anaren festa.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 16a: San Ziprian, herriko zaindaria.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroako Foru Komunitatearen festa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Izabako Udaleko langileen benetako lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraikiz.

Lanaldia, oro har, astelehenetik ostiralera eginen da, eta 7 ordu eta 20 minutu iraunen du. Nahitaez lan eginen da 10:00etatik 14:00etara, jendearentzako ordutegian.

Langileek hurrengo urteko urtarrilaren 31 arte ahal izanen dituzte aurreko urteari dagozkion oporrak hartu, horietarako eskubidea sortu badute.

Gaia aztertu ondotik, Udalbatzak aho batez erabaki du (5 boto):

1. Izabako Udalaren 2022rako lan-egutegia onestea.

2. Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, jaiegunak baitira.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Izabako Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.

Izaban, 2022ko urtarrilaren 25ean.–Lehen alkateordea, Carlos Anaut Abadía.

Iragarkiaren kodea: L2201394