33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Ordenantza indargabetzea, hain zuzen ere arautzen dituena ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua. Hasierako onespena

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Iguzkitzako Barrutiko Udalaren Bikote egonkorren erregistroa arautzen duen ordenantza.

Ordenantzaren indargabetzea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da ordenantzaren indargabetzea.

Azketan (Iguzkitzako Barrutia), 2022ko urtarrilaren 31n.–Alkate udalburua, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2201443