33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea espediente jakin batzuk izapidetzeko

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluetan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da Garinoaingo Udaleko urtarrilaren 28ko 2022-0008 Alkatetzaren Ebazpenaren laburpena, espedienteak izapidetzeko eskumenak eskuordetzeari dagokionez:

“Lehenbizikoa. Virginia Ruiz Pe alkateordeari eskuordetzea espediente guztiak ebazteko eskumena, alkateak prozeduretan esku hartzetik abstenitu behar duenerako Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean, Toki Administrazioari buruzko Foru Legean eta Kontratu Publikoei buruzko Foru Legean ezarritako arrazoiak direla-eta.

Bigarrena. Eskuordetze hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala betez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikulua (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikulua (arau horrek jorratzen du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa) eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 92 bis artikuluaren bigarren apartatuan xedatutakoa”.

Garinoainen, 2022ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2201465