33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Esteribarko Udalak ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du, adjudikatzeko Ollokiko laborantzako herri-lurren aprobetxamendua, adjudikatu gabe gelditu dena herritarren arteko adjudikazio prozedurak bukaturik.

Enkantea Esteribarko udaletxean eginen da 2022ko martxoaren 7an, eguerdiko 12:00etan.

Baldintza-agiria 2021eko urtarrilaren 27an egindako osoko bilkuran onetsi zen, eta interesdunen eskura dago udal bulegoetan eta Udal honen web-orrian.

Esteribarren, 2022ko otsailaren 1ean.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2201491