33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin bilkuran, xedapen zatian hauxe dioen erabakia hartu zuen:

Lehendabizikoa.–Hasiera batez onestea Oltza Zendeako Udalaren eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa.

Bigarrena.–Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraituz.

Oltza zendean, 2022ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Moises Garjon Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2201504