33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Aldaketa ordenantza fiskalean, autokontsumorako instalazioak arautzen dituen horretan. Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Autokontsumorako instalazioak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zarrakaztelun, 2022ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L2201379