33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Lurraren kontribuzioaren karga-tasa 2022rako. Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen lurraren kontribuzioaren karga-tasa bakarra aldatzea, zerga horren zerga-oinarriari aplikatu beharrekoa; izan ere, oinarri hori da 2021ean onetsiriko balorazio txosten berriaren ondoriozko balio katastrala, hala landa-lurreko nola hiri-lurreko ondasun higiezinei dagokienez.

2021eko 279. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 14an, bai eta Udalaren ediktu-taulan ere, jendaurrean jartzeko eta alegazio eta erreklamazioen epea irekitzeko iragarkia.

Inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan da jendaurrean egoteko aldia, hogeita hamar egun baliodunekoa; hartara, behin betiko onetsi da karga-tasa.

Inguruabar hori ematen da argitara, behin betiko testuarekin batera, behar diren ondorio juridikoak sortzeko.

2022. urterako hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasak behin betiko testu hau du:

–Lurraren kontribuzioa: %0,30eko karga-tasa bakarra ezartzen da, landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen katastroaren balioaren gainean, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

Caparroson, 2022ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2201287