33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Bikote egonkorren udal erregistroa arautzen duen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Caparrosoko Udalaren Bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta nola inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan den jendaurrean egoteko epea, gaitu zena iragarkia 2021eko 279. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abenduaren 14an, behin betiko indargabetuta gelditzen da aipatu ordenantza.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1. artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Caparroson, 2022ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2201286