33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

2022rako karga-tasak eta tasak

Cabredoko Udalak, 2021eko abenduaren 23an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–2022ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean egonen diren karga-tasak onestea:

–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,35.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren indizea, 1,1.

Bigarrena.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera. Hain zuzen, 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira. Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15ekoa, alegia.

Hirugarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Cabredon, 2022ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.

Iragarkiaren kodea: L2201370