33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Indargabetzea udal ordenantza, banakako ebaluazioaren bidez dirulaguntzak emateko deialdi baten oinarri arautzaileena. Laguntza horiek dira podologia zerbitzurako diru sariak emateko. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea udal ordenantza, banakako ebaluazioaren bidez dirulaguntzak emateko deialdi baten oinarri arautzaileena. Laguntza horiek dira podologia zerbitzurako diru sariak emateko.

Indargabetzeko erabaki hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua).

Baldin jendaurrean egoteko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da ordenantzaren indargabetzea.

Burlatan, 2022ko otsailaren 2an.–Alkatea, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2201634