33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Araua, prezio publikoak arautzen dituena autonomiaren sustapeneko eta mendekotasunaren prebentzioko zerbitzua erabiltzeagatik. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2021eko urriaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Araua, prezio publikoak arautzen dituena autonomiaren sustapeneko eta mendekotasunaren prebentzioko zerbitzua erabiltzeagatik. (2021eko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 16an).

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako araua behin betiko onetsi, eta argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz xedatuta dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez.

Burlatan, 2022ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

BURLATAKO UDALAREN ARAUA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA AUTONOMIAREN SUSTAPENEKO ETA MENDEKOTASUNAREN PREBENTZIOKO ZERBITZUA ERABILTZEAGATIK

3. araua

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraituz, eta haren 28. artikuluaren baimenaren babesean.

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Zerga-egitatea da erabiltzea autonomiaren sustapeneko eta mendekotasunaren prebentzioko zerbitzua, kontuan hartuta Burlatako Udalak aldi baterako ematen duela zerbitzu hori.

Subjektu pasiboa.

3. artikulua. Prezio publiko honen subjektu pasiboak dira autonomiaren sustapeneko eta mendekotasunaren prebentzioko zerbitzua jasotzen dutenak.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak.

4. artikulua. Eskatzeko prozedura eginen da zerbitzua arautzen duen ordenantzaren arabera.

5. artikulua. Ordaintzeko betebeharra sortzen da zerbitzua ematea onartzen den unean, Alkatetzaren ebazpenaren bidez hartutako erabakiaren arabera.

6. artikulua. Prezio publikoa ordainduko da hilero kargua helbideratuz zerbitzuaren eskabidean emandako kontu zenbakian.

7. artikulua. Aplikatu beharreko hileroko tarifa bakarra izanen da urte osorako, eta urtero eguneratuko da subjektu pasiboaren ahalmen ekonomikoaren arabera. Zerbitzua ematen den hilaren lehen bost egunetan ordainduko da, aurreratutako hileko osotan, salbu eta zerbitzua hilabetea hasi ondoren hasten bada; kasu horretan, hurrengo hilaren lehen bost egunetan zordunduko da, 30 egunen artean hainbanatuta, dagokion hileko aurreratuarekin batera.

8. artikulua. Tarifa kudeatzea, iraungipen eta etete kasuetan.

Zerbitzua iraungitzeko eta eteteko baldintzak zerbitzua arautzen duen ordenantzan arautuko dira, eta baldintza horietan oinarrituta:

Zerbitzua hiru hilabetez baino gutxiagoz borondatez eteten bada, tokia gordeko da eta dagokion tarifa kobratuko da aldi horretan. Etetea luzatuz gero, modu berean jokatuko da.

Iraungipena gertatzen denean, ordainketa honela eginen da:

–Baja gertatzen den hilabetean, Alkatetzaren ebazpenaren eguna hartuko da erreferentziatzat, hileko tarifa 30 egunen artean hainbanatuta.

–Probaldian, probaldiari dagozkion egunak kobratuko dira, hileko tarifa 30 egunen artean hainbanatuta.

Prezio publikoak.

9. artikulua. Autonomiaren sustapeneko eta mendekotasunaren prebentzioko zerbitzua erabiltzeko tarifa eranskinean agertzen da.

TARIFEN ERANSKINA

Tarifa kalkulatzeko, subjektu pasiboaren familia-unitateari dagozkion diru-sarrerak baloratuko dira, honako arau hauen arabera.

1. Ahalmen ekonomikoa zehaztea: Errenta eta gastu kengarriak.

Ahalmen ekonomikoa zehazteko, kontuan hartuko dira eskaeraren aurreko urtean aitortutako datu fiskalak, edo Ogasunean dauden azkenak.

–Errenta: Familia-unitatearen errenta honela kalkulatuko da: zerga-oinarriaren eta errenta salbuetsien zati orokorra gehi kapital higigarriaren etekinen saldo positiboa, gehi ondare-eskualdaketen saldo positiboa, ken etxebizitza birgaitzeko edo eskuratzeko jasotako dirulaguntzak.

Ondorio praktikoetarako, kalkulua honela eginen da: Nafarroako Foru Komunitatean, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpeneko 507, 524, 529, 8810, 8808, 8841 laukitxoak batuta eta 708 laukitxoa kenduta, edo pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren baliokide direnak Estatuko gainerako tokietan.

–Gastu kengarriak:

Etxebizitza gisa ordaindutako gastuak (alokairua edo erosketa), gehienez ere indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren %35, urteko kopurutan.

Mendekotasunagatik jasotako prestazio ekonomikoak (eguneko zentroak, garraioa, etxeko laguntzarako laguntza ekonomikoa eta beste batzuk).

Kontsumo-unitateko urteko errenta kalkulatzeko, familia-unitatearen errenta zatituko da, gastu kengarriak deskontatu ondoren, lehen helduari 1eko pisua ematetik sortzen den kopuruarekin, gainerako helduei 0,5eko pisua, eta familia-unitatea osatzen duten 14 urtetik beherakoei 0,3 pisua.

Erabiltzaileak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egin beharrik ez duenean, ahalmen ekonomikoa zehaztuko da Ogasunean jasota dauden azken datu fiskaletan oinarrituta.

2. Hileko tarifa zehaztea.

Autonomiaren sustapeneko eta mendekotasunaren prebentzioko zerbitzuaren hileko tarifa kalkulatuko da aurreko apartatuan ezarritako kontsumo-unitate bakoitzaren urteko errentaren arabera.

Lanbide arteko urteko gutxieneko soldata (LUGS).

Lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS).

Kontsumo-unitate bakoitzaren urteko errenta (KUUE).

LUGS = LGS bider 14 hilabete.

URTEKO ERRENTA-TARTEA KONTSUMO-UNITATEKO

PREZIO PUBLIKOA, HILEAN

KUUE<LUGS

5,00 euro

LUGS≤ KUUE < LUGS 1,15

6,25 euro

LUGS 1,15≤ KUUE < LUGS 1,32

8,13 euro

LUGS 1,32≤ KUUE < LUGS 1,52

10,97 euro

LUGS 1,52≤ KUUE < LUGS 1,75

15,36 euro

LUGS 1,75≤ KUUE < LUGS 2,01

22,27 euro

LUGS 2,01≤ KUUE < LUGS 2,31

33,40 euro

LUGS 2,31≤ KUUE < LUGS 2,66

51,77 euro

LUGS 2,66≤ KUUE < LUGS 3,06

82,83 euro

KUUE≥LUGS 3,06

136,67 euro

Iragarkiaren kodea: L2201308