33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2022rako lan-egutegia

Ikusirik 140/2021 Ebazpena, apirilaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala, Gobernu Batzarrak, 2022ko urtarrilaren 14an egin bilkuran,

ERABAKITZEN DU:

1. Aste barreneko jaiegunen 2022ko egutegia onestea Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko langileentzat; hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 7a: San Fermin (herriko festa eguna).

–Uztailaren 25a: Santiago.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Konstituzioaren eguna.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Halaber, gehiegizko lanaldia dela eta, honako hauek deklaratzen dira jaiegun:

–Uztailaren 6a.

–Uztailaren 8a.

–Urriaren 31.

–Abenduaren 5a.

–Abenduaren 30a.

2. Urteko lanordu kopurua egiazko 1.592 lanordukoa izanen da:

–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

–Jendea hartzeko ordutegia 09:00etatik 14:00ak bitarte izanen da.

3. Baliogabe deklaratzea, 2022an epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta xedapen honetan ezarritakoak: 140/2021 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena. Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta gorago jaiegun deklaratu eta 2022ko lan-egutegian jaso diren horietan ere.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; bai eta, ediktu bidez, Berriobeitiko Udalaren iragarki-taulan ere.

Berriobeitin, 2022ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2201295