33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Sastrako Kirol Zerbitzuak SL enpresa erakunde instrumental izendatzea eta zerbitzuaren kudeaketa bere esku uztea

2021eko abenduaren 22an Udalak egindako osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau

HARTU ZUEN:

1. Sastrako Kirol Zerbitzuak SL enpresa Berako Udalaren erakunde instrumental izendatzea, Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legearen 8. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako. Ematen zaizkion aginduen eremua bere estatutuetan deskribatutako merkataritza-sozietatearen helburuan jasotzen diren prestazioak dira.

2. Berako Udalaren kirol-instalazioen zerbitzua Sastrako Kirol Zerbitzuak SL udal merkataritza-sozietatearen bitartez zuzenean kudeatzeko modua onestea.

3. Berako Udalaren kirol-instalazioen zerbitzuaren kudeaketa Sastrako Kirol Zerbitzuak SL merkataritza-sozietatearen esku uztea. Sozietate hori administrazio honen baliabide propio eta zerbitzu tekniko gisa eratu da.

Sastrako Kirol Zerbitzuak SL enpresak giza baliabideak, baliabide materialak eta baliabide teknikoak eman behar ditu, bai eta kudeaketa agindu honen bidez esleitzen zaizkion jarduera eta zerbitzuak betetzeko beharrezko logistika ere, ekonomia, eraginkortasun eta kalitate irizpideen arabera. Ildo horretatik, Sastrako Kirol Zerbitzuak SLk, ondorio guztietarako, enpresaburu izaera izanen du bere ardurapeko langileei dagokienez, eta horien gainean zuzendaritza, kontrol eta diziplina ahalmenak izanen ditu. Era berean, lan arloan, gizarte segurantzan eta laneko segurtasun eta higienean indarrean dauden xedapenak bete beharko ditu, bere erantzukizunpean.

Sastrako Kirol Zerbitzuak SLk bitartekoak kontratatuko ditu, enpresan bertan eskuragarri ez daudenak eta adostutako zerbitzuak kudeatzeko beharrezkoak direnak.

Kudeaketa agindu honek 5 urteko indarraldia izanen du, onesten den egunetik zenbatzen hasita, eta automatikoki eta urte naturaletan luzatuko da, aldeetako batek hitzarmenaren edo edozein luzapenen epemuga baino gutxienez hilabete lehenago berariaz salatzen ez badu.

Kudeaketa agindu hau suntsiarazteko arrazoiak hauek dira: bi aldeek idatziz adostea, horren edukia betetzeko ezintasuna izatea eta horietako edozeinek bertan jasotako xedapenak ez betetzea. Udalbatzaren osoko bilkurak uko egin diezaioke aginduari edo bertan atzera egin dezake, sozietatearen administrazio-kontseiluari entzun ondoren, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.

Agindu honek ondorioak izan ditzan, aipatutako sozietateak onartu egin beharko du, indarrean dagoen araudian aurreikusitako moduan.

4. Alkateari ahalmena ematea erabaki hau gauzatzeko behar diren agiri guztiak sinatu eta formalizatzeko.

5. Agindu hau onartuz gero, iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

6. Erakunde instrumentalaren adierazpen espresua argitaratzea Kontratazio Atarian, mandatuak zein esparrutara bil daitezkeen adierazita.

Agindua a onartu denez, bidezkoa da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Beran, 2022ko otsailaren 3an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2201687