33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Aldaketa hirigintza arauetan, 43 bis artikulua sartzeko (lurraren kontra dauden beheko solairuen aprobetxamendua). Behin betiko onespena

Berako Udalak, 2022ko urtarrilaren 19an egindako osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Udal Planeko hirigintzako antolamendu xehakatuko determinazioak aldatzeko espedientea, hirigintza arauetan 43 bis artikulua sartzeko (lurraren kontra dauden beheko solairuen aprobetxamendua). Mugara Arquitectura SL da sustatzailea.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki hori eta onartutako testu arauemailea argitaratzen dira.

Beran, 2022ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201444