33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun-azterketa. Behin betiko onespena

Udalbatzak 2021eko azaroaren 24an egindako bilkuran behin betiko onetsi zuen 7. poligonoko 301. partzelako –Itzea karrika, 4– xehetasun-azterketa, etxebizitza-blokeko eraikinaren iparraldeko fatxadaren lerrokadurak berriz zehaztea helburu, igogailu bat jarri ahal izateko, arkitektura-oztopoak kentzea xede. Sustatazailea Comunidad de Propietarios de Itzea 4 da.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki hori eta onetsitako testu arauemailea argitaratzen dira.

Beran, 2022ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201424