33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatu, likidatu eta biltzeko Lizarrako Jabetza Erregistroarekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren bukaera

Bargotako Udalaren Batzorde Kudeatzaileko buruaren 2022ko urtarrilaren 31ko 1/2022 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen bukatutzat jotzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatu, likidatu eta biltzeko Bargotako Udalak eta Lizarrako Jabetza Erregistroak izenpetutako lankidetza-hitzarmena, 2022ko urtarrilaren 1etik aitzinako ondorioekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Bargotan, 2022ko otsailaren 1ean.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2201480