33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Prezio publikoen aldaketa Lagunak udal zerbitzuan 2022. urterako. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lagunak udal zerbitzuaren prezio publikoen aldaketa 2022. urterako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Barañainen, 2022ko urtarrilaren 28an.–Jarduneko alkate udalburua, Pablo Juan Arcelus Cavallero.

Iragarkiaren kodea: L2201388